Karlistak


KategoriakHistoria

Karlistak 1833an Fernando VII.a hil eta gero bere anaia Karlos Maria Isidro infantearen Espainiako tronurako oinordetza eskubideak aldarrikatu eta horien alde borrokatu zutenak izan ziren, azkenean tronua hartu zuen Isabel II.aren aurkakoak. Ideologikoki, Antzinako Erregimenaren aldekoak ziren, monarkia absolutista, foruak, maiorazkoa eta Eliza Katolikoaren nagusitasuna baieztatuz, eta liberalismoaren aurkakoak. Bereziki Euskadin, Nafarroan eta Katalunian izan zuten sostengu. Militarki altxatu ziren eta horren ondorioz hiru karlistaldi edo gerra karlista izan ziren XIX. mendean zehar, Isabel II.aren edo horren erregeorde zen Maria Kristina Borboikoaren aurka, Lehen Karlistaldia 1833-1840 bitartean, Bigarren Karlistaldia 1846-1849 bitartean eta Hirugarren Karlistaldia 1869-1876 bitartean, azken honetan erregegai Carlos Maria Borboi Austria-Estekoa izanik, Karlos Maria Isidroren biloba. Hiru karlistaldi horietan galtzaile suertatu ziren. 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, karlistek faxisten alde egin zuten, Erreketeak izeneko miliziak osatuz.

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.