Jatorrian, karisma termino erlijiosoa da, Jainkoak emandako dohaia, profeziak eta mirariak egin, gutxiago izanik gudak irabazi eta bestelako aparteko ahalmenak ematen dituena. Hedaduraz eta gehienetan, ordea, buruzagi batek dituen lidergorako duen gaitasun aparta adierazteko erabiltzen da gehienetan, aginpide eta eragin nabarmenekin . Max Weber-ek ezarritako hiru legitimazio motetako bat ere bada, legitimazio tradizional eta lege-arrazoizkoarekin batera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hezkuntzaren soziologiaHezkuntzaren soziologia soziologiako kontzeptuak, teoriak eta metodoak hezkuntzaren ikerketara, praktikara eta administraziora aplikatzen dituen soziologiaren adarra. Soziologiaren ikuspuntutik hezkuntza fenomeno soziala guztiz, areago esan liteke hezkuntza sozializazio modu…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Erreferentea (soziologia)Agian erreferentea hizkuntzalaritzan bilatzen ari zinen. Soziologian, erreferentea edo erreferentzia beste batzuentzat eredugarria edo ikurra den pertsona edo erakundea da, karismagatik, liderrak izateagatik edo duen balio moralagatik beste…