
Atenasko Erekterion tenpluko kariatideak.
Kariatideak emakume itxurako eskulturak hieratikoak dira, zutabe edo euskarri moduan erabiliak Antzinako Grezian. Bereziki ezagunak dira Atenasko Akropoliko Erekteion tenpluko kariatideak. Horien jatorria ezezaguna bada, kondairak dio Greziako Lakonia eskualdeko Karia antzinako hiriko emakumeak irudikatzen dituztela, Mediar Gerretan hango emakumeak esklabu hartu eta zama astunak eramatera behartuak izan zirelako, pertsiarren alde agertzeagatik zigor moduan.
Kariatideak zizelkatzeko ohitura Errenazimenduan berpiztu zen. Ezagunak dira garai horretan Jean Goujon artistak Parisko Louvre museorako zizelkaturikoak. Berrikiago eta gurean, Donostiako Wallace iturrietan ikus daiteke kariatideen erabilera apaingarri moduan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
NinfeoaAntzinako Erroman, ninfeoa iturri monumental edo bainuetxea, ninfen omenez eratua, eta maiz kobazulo naturaletan edo kobazulo moduan eraikiak, kobazuloak baitziren kondaiaren arabera hain zuzen ninfen bizitokia. Arkitektura klasizistan…
Atlanteak eta telamoiakAtlanteak edo atlasak, telamoiak ere deituak batzuetan, gizon itxurako zutabeak eta erlaitza edo elementu arkitektoniko bat eusten duten gizon itxurako eskulturak dira. Kariatideen aldaera maskulinoa dira. Bereziki Antzinako…