Kapitalizatu egiten dela esaten da aktiboak (ondasunak, eskubideak) diru bihurtu eta beraz kapital bihurtzen direnean. Halaber, kapitalizazioa kapitalaren metaketa ere bada; adiera zabalean, partikularrek euren ondarea handitzea eta…

Kapitalizazio konposatua kapital bat nola metatu edo kapitalizatu egiten den, jasotzen diren interesen eraginez, ezartzen duen lege finantzario bat da. Zehatzago, hasierako kapitala,
bukaerako kapitala,
kapitalizazio-aldi kopurua eta
kapitalari ezartzen zaion urteko interes-tasa izanik, bukaerako kapitala honela kalkulatzen du kapitalizazio konposatuaren legea:
Kapitalizazio konposatuaren legearen ezaugarri nagusia denboran zehar gertatzen den interesen metaketa da, metatutako interes horien gainean ere etorkizunean interesak kalkulatzen baitira (horregatik interes konposatua dagoela esaten da), kapitalizazio sinplean ez bezala. Horregatik kapitalizazio konposatuko interesari interes konposa Izan ere, ikus dezagun nola bilakatzen den kapitala urtez urte kapitalizazio konposatuan:
Aurreko ekuazio-segidan ikusten denez, bigarren urtearen bukaerako kapitala kalkulatzeko, urte hasierako
kapitala hartzen da oinarritzat, lehen urteko interesak jasota dituena. Urtez urte prozesua errepikatuz, kapitalizazio konposatuaren legera heltzen gara.
400EUR inbertitu dira 6 urtera, %8 interes tasan. Zenbat izango da bukaerako kapitala?
6 urtetan jasotako interesen zenbatekoa 634.75-400=234.75EUR da.
Ohartu behar da kapitalizazio bakunaren legean, interesak urteko EUR liratekeela; 6 urtetan
EUR, kapitalizazio konposatuan baino kopuru txikiagoa, kapitalizazio bakunean interesak kapitalera metatzen ez direnez inbertsioan zehar.
Eskuratzen diren interesen zenbatekoa formula honekin kalkula daiteke zuzenean:
Batzuetan bukaerako eta hasierako kapitala soilik ezagutzen dira eragiketa finantzario batean. Horri dagokion interesa honela kalkulatzen da, legetik bakanduz:
Legearen hasierako formulaziotik abiatuta:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.