Kapital-zabalkuntza, kapital handitzea, kapital-gehikuntza edo kapital-emendatzea, enpresaren kapital soziala gehitzea da, horren bitartez baliabide propioak handitu, gehienetan inbertsio berriak garatu eta enpresaren hazkundea bultzatzeko. Sozietate anonimoetan bi eratara egin daiteke, akzio berriak jaulkiz edo emitituz, bazkide berriei enpresan partaide sartzeko aukera emanez, edo bazkideen esku dauden akzioen balio nominala gehituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital increase; gaztelaniaz, ampliación de capital.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kapital harpidetuaKapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.