Pierre Bourdieu soziologo frantsesak (1930-2002) sortu eta garatutako kontzeptua, kapital sinbolikoa gizabanako, gizatalde edo erakunde batek besteen irizpideen arabera duen balio soziala da, espazio sozialean mugak sorrarazi eta talde eta klase sozialak bereizten dituena. Horren oinarriak eta sustraiak kapital ekonomikoa eta kapital kulturala lirateke. Ospea, sariak eta errekonozimenduak, tazituak mahiz esplizituak, horren ondorioedo erakusgarriak dira.
Maila politikoan ere erabiltzen den terminoa da, alderdi, lider edo ideia batek duen indarra adierazteko. Kapital sinboliko politikoek hedabideek eratu, metatu eta gutxietsi egiten dute, arrakasta politikoa baldintzatuz horrela.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Chicagoko eskola (soziologia)Chicagoko eskola soziologikoa bereziki 1915-1940 artean Chicagoko Unibertsitatean garatutako ikerketa soziologiaren korronte epistemologikoa izan zen, ordura arteko ikerketetan errealitatetik urrun zegoen soziologia baztertu eta soziologia zientifiko eta praktikoa…
Kapital finantzarioa (finantza kapitala)Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da. Finantzetan, kapital finantzarioa edo finantza-kapitala zor edo errenta baten zenbateko osoa da, eta orain edo epemuga batean ordaindu edo…
Arrisku-kapitalArrisku-kapital edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza…