Aktibo finkoa enpresak bere ekoizpen-prozesuan epe luzera, urtebetetik gorako epe bati begira zehatzago, baliatzen dituen aktiboen multzoa da, hala nola makinak, eraikuntzak, ibilgailuak eta lanabesak. Aktibo zirkulatzailea berriz, enpresak ekoizpen prozesuan guztiz kontsumitu edo eraldatu egiten dituen lehengai, material eta produktuek osatzen dute. Egia esan, aktibo finkoa kontsumitu eta xahutu ere egiten da ekoizpenean, baina epe luzera; kapital finkoaren xahutze edo balio galera hori amortizazio ekonomikoaren bitartez jasotzen da kontabilitatean. Egun, finko/zirkulatzaile terminologiaren ordez, ez korronte/korronte terminomak hobesten dira.
Loturiko artikuluak
Kapital fisikoaEkonomian, kapital fisikoa enpresek bere jardueran behar dituzten ekoizpen-faktoreetako bat da, ekipo-ondasunak (makineria), instalazioak eta azpiegiturak biltzen dituena, hau da, ukigarriak eta ikusgarriak diren elementu teknologiko horien multzoa. Teoria marxistan,…
Aktibo toxikoakAktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…
Ekoizpen faktoreakEkoizpen-faktoreak edo ekoizpen baliabideak jarduera ekonomikoak garatzean, hots produktu eta zerbitzuen ekoizpen-prozesuetan, beharrezkoak diren input edo sarrerak dira, haien konbinazio egoki batez produktua edo zerbitzua ekoiztea ekarriko dutenak (ikus,…