Aktibo toxikoak


KategoriakEnpresa

Aktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu eta kredituak alegia; baina badira orobat aktibo higiezin toxikoak (merkatuko balioa asko murriztu zaienak, higiezinen burbuila baten ondoren) eta aktibo ukiezin toxikoak (garesti erositako patenteak, adibidez, egun balio eskasa dutenak).

Aktibo toxikoen pisua handiak balantzean porrotera eraman dezake enpresa, bere benetako aktiboa, merkatuko prezioetan, pasibo galdagarria baino nabarmen txikiagoa denean. Hala gertatu zen, 2000ko hamarkadan, sub-prime hipotekak direla eta, hainbat finantza-entitatetan aktibo toxikoak saldu edo likido bihurtu ezinik geratu zirenean; bide batez, aipatu behar da krisi horrek 2000-2010 hamarkadetako atzerakada globalaren hasierako eragileetako bat izan zela.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.