Kapital erotikoa


KategoriakSoziologia

Soziologian, kapital erotikoa pertsona batek besteen aurrean duen erakargarritasuna da, edertasuna (bereziki hazpegietan islatua), erakargarritasun sexuala (gorputzean islatua), jendetasuna, sasoia, dotoretasuna eta sexu kemena. Orokorrean, gizonek sexu irrika handiagoa izaten dute emakumeek baino, eta horrek emakumeak dira bereziki kapital erotikoaren jabe direnak (edo ez). Ildo horretatik, kapital erotikoaren kontzeptua gaitzetsi izan da feminismoaren baitako korronte nagusian, emakumearen giza kapitala baztertu eta emakumea kosifikatu edo gauza bihurtzen duela, eta beraz heteropatriarkatuaren kontzeptua dela argudiaturik. Gizonak, bere aldetik, guztiz limurturik sentitzen dira emakume erakargarrien kapital erotikoarekin, eta kasu gehienetan euren desira edo irrika ezin aseturik (emakumea izango baita azkenean bere kapital erotikoaz baliaturik bere lagun sexuala aukeratuko duena), emakume erakargarriak, emakumeen kapital erotikoa, ukatzera helduko dira, feminista erradikalen ondorio berera helduz bide desberdinetatik bada ere.

Erreferentziak

  • Hakim, C. 2012. Capital erótico. El poder de fascinar a los demás. Barcelona: Debate.
228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.