Arrisku-kapitala


KategoriakEnpresa

Arrisku kapitala edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan, esaterako start-up direlakoetan, egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza eta sostengu modukoak. Partaidetza horiek funts propioen kontsiderazioa dute finantzatutako enpresan, enpresa hasiberri horiek finantzatzeko aukeran erabili ohi diren partaidetzazko maileguak ez bezala. Finantzatutako enpresak balio aski handia lortu duela irizten denean, partaidetza saldu eta gainbalioak lortzen dituzte. Arrisku-kapitalaz finantzatzeko modua aski zabala da; Espainian, esaterako, arrisku-kapitaleko sozietateak eta arrisku-kapitaleko funtsak daude, besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, venture capital; gaztelaniaz, capital riesgo.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Arrisku-kapitala"; Gizapedian, 23 azaroa, 2017, /kapital-arriskua/.
197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.