Kaosaren teoria


KategoriakFilosofia

Kaosaren teoria sistema batean izandako aldaketa txiki-txiki batek sistema osoaren bilakaera nola aldatzen duen aztertzen duen jakintza-arloa da. Izan ere, errealitatean badira batzuetan bilakaera kaotiko edo zorizkoa erakusten duten sistema deterministak, klima kasu. Kaos edo zorizkotasun hori sistemaren bilakaera eragiten duten aldagaietan izandako aldaketa txikiek sorrarazten dituzten efektuen ondorioa dela erakusten du kaosaren teoriak. Kaso teoriak aztertzen dituen efektuen adibide moduan maiz aipatzen da tximeleta baten hegadak, hasierako kondizio edo egoeretan izandako aldaketa txiki batek alegia, munduko beste muturrean zikloi bat eragin dezakeela, tximeleta efektua alegia. Horrela, kaosaren teoriak erakusten digu sistema deterministak ez direla aurresangarriak, eta hala uste ez bada ere, zoriaren mendean izan  daitezkeela. Kaosaren teoriaren aurrekariak XVIII. eta XIX. mendeetan aurkitzen badira ere, garapen nagusia XX. mendean zehar gertatu zen.

 

220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.