Kaosaren teoria sistema batean izandako aldaketa txiki-txiki batek sistema osoaren bilakaera nola aldatzen duen aztertzen duen jakintza-arloa da. Izan ere, errealitatean badira batzuetan bilakaera kaotiko edo zorizkoa erakusten duten sistema deterministak, klima kasu. Kaos edo zorizkotasun hori sistemaren bilakaera eragiten duten aldagaietan izandako aldaketa txikiek sorrarazten dituzten efektuen ondorioa dela erakusten du kaosaren teoriak. Kaso teoriak aztertzen dituen efektuen adibide moduan maiz aipatzen da tximeleta baten hegadak, hasierako kondizio edo egoeretan izandako aldaketa txiki batek alegia, munduko beste muturrean zikloi bat eragin dezakeela, tximeleta efektua alegia. Horrela, kaosaren teoriak erakusten digu sistema deterministak ez direla aurresangarriak, eta hala uste ez bada ere, zoriaren mendean izan daitezkeela. Kaosaren teoriaren aurrekariak XVIII. eta XIX. mendeetan aurkitzen badira ere, garapen nagusia XX. mendean zehar gertatu zen.
Loturiko artikuluak
Gogorapen-teoria: ontogenesia eta filogenesiaGogorapen-teoria, "ontogenesiak filogenesiari jarraitzen dio" esamoldearekin ere adierazi ohi dena, Ernst Haeckel filosofoak (1834-1919) bereziki garatu eta baieztatutako hipotesi biologikoa da, zeinaren arabera ontogenesiak, izaki bizidun baten garapena,…
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…