Kantauri itsasoa


KategoriakGeografia

Kantauri Itsasoa Bizkaiko Golkoaren partea da. Kredituak: Koldo Biguri-Commons.Kantauri itsasoa (antzinako erromatarrek Cantabricus Oceanus deitua, baita ere  Britannicus Oceanus eta Gallicus Oceanus) Bizkaiko Golkoko hegoaldean zabaltzen den kostako itsasoa da, Ortegal lurmuturretik, Coruñako probintzian, Aturri ibaiko bokaleraino, Baionan, luzatzen dena. Kostaldetik plataforma kontinentala zabaltzen den eremuraino 200-300m-ko sakonera hartzen du; hortik, ezponda kontinentalaren amaieran, 4000m-ko sakoneraraino heltzen da. Kostaldea orokorrean oso koskatua da, itsaslabar ugariekin; tarteka hondartzak ere badaude, bereziki ibaiak itsasoratzen diren eremuetan. Hain zuzen ere, urak itsaso horretara isurtzen dituzten ibaien eremuari kantauriar isurialdea deitzen zaio. Klimatikoki, eskualde klimatiko epel-hotz eta epel-beroen artean kokatzen da; neguan, ohikoak ipar eta mendebaleko denboraleak, itsaso zakarra sortuz.  Tenperatura 11 gradutik 22 gradura bitartekoa da, batezbeste, negutik udara. Mareek eragindako gorabeherak handiak dira beste itsasoekin alderatuz.

Itzulpenak: gaztelaniaz, Mar Cantábrico.

248 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.