Kanpokotasunak, kanpoko eraginak, kanpo eraginak edo esternalitateak jarduera edo transakzio ekonomiko batek jarduera haietan zuzenean parte hartzen ez duen hirugarren bati etekina (kanpokotasun positiboa) edo galera (kanpokotasun negatiboa) ekartzen dionean sortzen dira. Merkatu-akats mota bat dira. Kanpokotasun negatiboen ohiko adibideak dira ingurumen-inpaktuak, enpresa kutsakor batek bere jardunean naturari eta gizarte osoari kalteak ekartzen dizkienean adibidez: enpresak ez ditu kostu horiek bere gain hartzen, ksnporatu egiten dituelako . Kanpokotasunak saihesteko modu bat kalteak jasaten dituen ondasunei jabetza-eskubideak ezarri eta kalteak ordainaraztea da, zergak ezarriz adibidez (ikus, gainera, kostuen internalizazioa).
Loturiko artikuluak
Merkatu-akatsak (merkatuaren hutsegiteak)Merkatu akatsak edo merkatu hutsegiteak merkatu batean gertatzen diren inefizientziak edo ongizate-galerak (prezio altuegiak, eskaintza urria edo nulua) dira. Hainbat arrazoi daude merkatu-akatsak izateko: lehia inperfektua: adibidez, monopolio…
Merkatu-prezioa (merkatu-balioa)Merkatu-prezioa edo merkatuko prezioa, merkatu-balioa, merkatuko balioa edo kotizazio-balioa ere deitua, merkatu aske batean, estatuaren eskuhartzerik gabe, ondasun batek eskariaren eta eskaintzaren legearen arabera duen prezioa da. Mikroekonomia…
Kostuen internalizazioaKostuen internalizazioa enpresek esternalizatu edo kanporatu egiten ez dituzten kostuak bere gain hartzea da. Kostu sozial osoa kontuan hartuz, internalizazioak optimo edo hobezin soziala lortzea du helburu; enpresarentzat…