Kanpo migrazioa pertsonek eta familiek euren jatorriko herrialde edo eskualdetik beste herrialde edo eskualde batera egiten duten migrazioa da. Definizio zehatza, kanpo migrazioko datuak jasotzen dituen administrazioren araberakoa da: estatuko administrazioarentzat kanpo migrazioa beste herrialde batetik datorrena da, Eusko Jaurlaritzarentzat beste komunitate autonomo batetik datorrena den bitartean. Kanpo migrazioak berritu eta indartu egiten du harrera-herrialdeak izan ditzakeen demografia arazoak (biztanleriaren zahartzea, bereziki) baina arazoak ere ekarri ohi ditu, beste kultura bateko pertsonak integratzearekin loturik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, migración externa, migración exterior.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kanpo zorraKanpo zorra, kanpoko zorra, atzerri zorra edo atzerriko zorra herrialde bateko estatuak eta bereziki enpresa handiek finantzatzeko atzerriko erakundeetatik (banku-taldeak, nazioarteko erakundeak, inbertsio-funtsak) lortzen dituzten mailegu eta kredituen…
Barne merkatua eta kanpo merkatuaBarne merkatua muga jakinetan garatzen den hura da, gehienetan herrialdeko mugen barnean. Enpresarentzat, barne merkatu batera mugatzeak bere hazkundea mugatzea ere badakar, hartara tamaina edo kokapen hobea duten…
Barne migrazioaBarne migrazioa herrialde edo eskualde baten baitan gertatzen den migrazioa da, pertsonek edo familiek bizitokia herrialdeko beste herri edo eskualde batera aldatzen dutenean. Kanpo migrazioaren aldean, sozialki hobeto…