Kanbio-tasa (truke-tasa)


KategoriakOrokorra

Bi dibisen arteko kanbio-tasa edo truke-tasa dibisa bataren diru-unitate bat eskuratzeagatik beste dibisaren zenbat unitate eman behar diren adierazten duen erlazioa da. Adibidez, euroaren kanbio-tasa yenarekiko edo eurotik yenerako kanbio-tasa 150 dela esaten denean, euro baten trukean 150 yen emango digutela adierazten da.

Kanbio-tasa izan daiteke finkoa bi dibisen arteko erlazioa iraunkorra denean, soilik bi dibisa horien estatuetako batek debaluazioaren edo errebaluazioaren bitartez aldatu dezakeelarik; edo flotatzailea, dibisa-merkatuetan dibisa horien eskaintzaren eta eskariaren bitartez zehazten denean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tipo de cambio. tasa de cambio.

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.