Justizia klimatikoa


KategoriakEkologia

Justizia klimatikoa aldaketa klimatikoaren kausak eta ondorioak modu bidezkoan konpondu eta arintzeko printzipio etiko eta politiko, erabaki eta ekintzen multzoa da. Printzipio horien artean gizabanako, erakunde eta gobernuen ardura komuna baino desberdindua dago; ildo horretatik, nabarmendu behar da Lehen Munduko herrialdeek klima aldaketan izan duten erantzukizuna eta horregatik ezinbestekoa da herrialde horiek herrialde pobreetara transferentzia ekonomikoak bideratzea, euren ekonomiak era jasangarrian eraldatu eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko. Horretarako, beharrezkoa da zor ekologikoaren kontzeptua garatu eta inplementatzea. Beste printzipio batzuk lirateke sistema sozioekonomikoen eraldaketa arrazional eta demokratikoaren beharra, justizia klimatikoa justizia sozialarekin uztartzea, elikadura burujabetza eta herrialde indigenen defentsa.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.