Punitibismoa desbideratze soziala zigorren bitartez kontrolatu behar dela aldezten duen jarrera sozial eta juridikoa da, justizia punitiboaren bitartez ebazten dena alegia. Adibidez, feminismo punitibistak emakumeen aurkako erasoei aurre…
Justizia moralki zuzena denarekin lotzen da, bereziki gizakien arteko gatazkak eta interes desberdinak dauden egoerei aplikatua. Gizakien arteko harremanen testuinguruan, bakoitzari berea, dagokion eskubidea, emateko printzipio eta helburua da. Justiziaz egindakoa zilegizkoa edo bidezkoa dela esaten da. Alde anitzeko kontzeptua da, eta beraz, problematikoa, justiziak barnehartzen dituen alde guzti horiek bateratzea zaila eta batzuetan ezinezkoa denez. Alde batetik, justizia distributiboa bereizi da, aberastasuna gizkien artean nola banatu behar diren ezartzen duena; prozedurazko justiziak, berriz, gizarte egoera batean interes ezberdinak bateratu edo gatazkak konpontzeko prozedura zuzena izan den aztertzen du; bestetik, kaltea sorturik, kaltearen aurreko egoera berrezartzeko ahalegin gisa uler daiteke justizia; batzuetan, berriz, kaltea ezin denean konpondu, justizia kalte egileari dagokion ordaina exijitzea dela diote beste batzuek.
"Justizia gizarte erakundeen bertute gorena da, egia pentsamendu-sistemen bertutea den bezalaxe. Teoria dotore eta sinplea ukatu egiten da faltsua denean; halaber, legeak eta erakundeak, eraginkorrak eta ongi gobernatuak izanda ere, aldatu egin behar dira bidezkoak ez badira." John Rawls (1921-2002)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.