Justaposizioa (alborakuntza)


Justaposizioa edo alborakuntza perpaus elkartuak osatzeko moduetako bat da, koordinazioarekin (juntadurarekin) eta menderakuntzarekin (subordinazioarekin batera). Garrantzi bereko perpausak elkartzean datza, bata bestearen ondoan jarriz, inongo partikularik gabe; adibidez, "mendira igo ginen, errekara jaitsi ginen", "hain da handia, ez da zakuan kabitzen", "maite nuen, enuen galdu nahi".

Euskaraz, alborakuntza mota hauek ditugu:

  • alborakuntza hutsa, perpausak besterik gabe elkartzen direnean, elkarren ondoan jarrita;
  • alborakuntza banakaria edo distributiboa, perpausetan partikulak errrepikatzen direnean, zerrenda edo errepikapen ideia nabarmentzeko; adibidez, "ez du ikasten, ez besteei ikasten uzten";
  • alborakuntza aurkari edo adbersatiboak; adibidez, "alde batetik, ez zen aproposena; bestetik, garestia zen".
172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.