Gertaerak bata bestearen ondorioz gertatu, eta hala, bakoitza aurrekoaren zantzutzat har daitekeela adierazteko.
Jokoa ez da errenta, hobe oiloa erreta, labur eta maizago entzunda, jokoa ez da errenta jokoan, apustuan eta orokorrean irabazi balizko eta ziurgabeak ustez ekarriko omen dituzten negozioetan aritzearen arriskuari buruz ohartarazten duen atsotitza da. Jokoaren aldean, irabazi ziurrak, alegia errenta -oiloa erreta bidenabar-, hobesten ditu. Atsotitzak, orokorrean herri jakinduria jasotzen duten atsotitz gehienak bezalaxe, erabat justifikatua da, kasu honetan probabilitateen kalkulutik ere. Gizartean eskaintzen zaizkigun apustu-joko guztietan, probabilitateen arabera kalkulatzen den irabazien batezbestekoa (ikus, esperantza matematikoa) negatiboa da. Horrek esan nahi du, epe luzera galtzen ateratzen dela ia erabateko ziurtasunez. Beraz, lor daitekeen irabazi handiak ez gintuzke itsutu behar, eta segurutik jo behar dugu beti.
Erlazionaturikoak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.