Jokabide moldakorra


KategoriakPsikologia

Jokabide moldakorra edo portaera moldakorra subjektu batek inguruneko egoera arrunt edo berezi batera egokitzeko eskuratu eta garatu egiten dituen konpetentzia eta trebetasunen multzoa da. Jokabide moldakorra adimenarekin dimentsioetako bat da, modu orokorrean gainera, frogatu baita jokabide moldakorra eratzen dutela hizkuntza-trebetasunek, denetariko trebetasun kognitiboek nahiz trebetasun sozialek, besteak beste. Beste alde batetik, jokabide moldakorra ikasten joaten den gaitasuna ere bada, ikaskuntza prozesu luze eta zabal bitartez garatzen da, esan bezala gaitasun intelektualek bideratzen dutena, baina motibazioa, nortasuna, ingurunea bera, eta esperientzia ere faktore garrantzitsutzat hartu behar dira ikaskuntza prozesu horretan. Egoera arrunt batean edo egunerokoan, jokabide moldakorrak orokorrean hiru jokabide hauek biltzen dituela irizten da: oinarrizko beharrak asetzeko trebetasunak (autonomia pertsonala), gizartean eguneroko zereginak modu egokian garatzea (adibidez, erosketak egin) eta azkenik gizarte harremanak garatu eta zabaltzeko gaitasuna.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, adaptive behavior; gaztelaniaz, conducta adaptativa.

 

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.