Presarekin ibiltzea garaiz iristeko komenigarria ez dela ohartarazteko.
Joan Goienetxe (Arizkun, Baztan bailara, 1656-Nuevo Baztán, Madril, 1735), gaztelaniaz Juan de Goyeneche y Gastón, espainiar politikari eta negozio-gizona izan zen, Felipe V. errege borboitarraren babespean jardun zuena. Mutiko zelarik, Madrilgo aristokraten ikastetxean ingresatu zuten. Han, aristokraziako semeekin harreman sendoak eratu zituen. Espainiaren berrikuntzaren beharra aldarrikatu zuen, merkantilismoaren eta bereziki Frantziatik zetorren kolbertismoaren haritik, non esportazioak eta protekzionismoa bultzatzen diren estatuaren esku hartze handiarekin. Bide horretan, bere ideiak ez ziren aintzat hartu Karlos II. Habsburgokoaren erregealdian baina bai Filipe V. errege borboitarrak Espainiako tronua bereganatu zuenean, Ondorengotza Gerraren ondotik. Filipe V.aren erregealdian espainiar industria sustatu zuen, kanpoko dependentzia alde batera uzteko eta Nuevo Baztán izeneko herri berriaren proiektu aurrerakoia diseinatu eta gauzatu Madrildik gertu, hainbat lantegi eta azpiegitura zabalduz bertan. Aldi berean, Karlos II.aren eta Filipe V.aren emazteen administratzailea izan zen. Espainiako despotismo ilustratuaren aitzindaritzat hartzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.