Konskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…

Adiera zabalean, jaurgoa (gaztelaniaz, señorío), lurralde eta pertsona talde baten gainean agintari batek, bereziki jaun edo jauntxoak (hortik jaurgo hitza), duen aginpide edo boterea da, beste agintari nagusi batek emandako ahalmenei esker gehienetan. Adiera hertsiagoan, feudalismoan Mendebaldeko Europan zabaldu eta nagusitu zen mendekotasun-erlazioa izan zen, jaunaren eta jopuen artekoa, jopuak jaunari zergak ematea, harentzat lan egitea eta bestelako obligazioak betetzera behartzen zituena, jaurreria deitzen zen lurraldearen baitan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.