Jaulkipen-prima


KategoriakEnpresa

Kapital-zabalkuntza batean, akzio berriek jaulkipen-prima edo jaulkipen-saria dute horien jaulkipen-balioa (akziodun berriek ordaindu behar duten prezioa) balio nominala (kapitalean akzio batek duen partaidetza) baino handiagoa denean. Jaulkipen-prima ezartzearen arrazoia enpresak bere sorreratik eta kapital-zabalkuntza bitartean osatu duen ondare garbiaren gehikuntza (irabazietatik eratutako erreserbak eta abar) akziodun berriek ordaindu behar izatea da, akziodun zaharren ondarea gutxitu ez dadin akziodun berriak sartzearen ondorioz. Jaulkipen-prima ezartzearen alternatiba akziodun zaharrei akzio berriak harpidetzeko lehentasunezko eskubideak ematea da, akzio berriak erosi nahiko lituzketen kasuan akzioak harpidetzeko lehentasuna izan dezaten edota nahi izanez gero harpidetza-eskubideak sal ditzaten.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prima de emisión.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.