Espainiako administrazio publikoetan, jarraibideak, zirkularrak eta zerbitzu-aginduak administrazio publikoaren barne funtzionamendurako ezartzen diren erregelak dira, zehaztasun maila desberdinetakoak beraien artean: jarraibideek jardun administratiborako irizpide orokorrak finkatzen dituzte, zirkularrak arau konkretuen aplikaziorako eta interpretaziorako gidak dira eta zerbitzu-aginduak azkenik arau zehatzei buruzko interpretazioa. Orokorrean, erregela hauek ez dira aldizkari ofizialetan argitaratzen, ez bada publizitate efektu soilagatik. Beste alde batetik, ez dute efektu normatiborik, ez dute ordenamendu juridikoa osatzen eta beraz erregela horiek ez betetzeak ez du baliogabetzen haietan oinarritutako egintza administratiboa, baina bidea irekita uzten du haiek bete egin ez dituen zerbitzari publikoari espedientea zabaltzeko.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…
Argudio edo arrazoibide zirkularrakAgian zirkularitate kausalari buruz bilatzen ari zinen. Filosofian, argudio edo arrazoibide bat bat zirkularra dela esaten da, inplizituki frogatu nahi denaren egiazkotasuna suposatzen duenean; hots konklusioa premisen baitan…