Jarduera-minimoa edo itxiera puntua enpresa bateko batez besteko kostu aldakorren minimoa dakarren ekoizpen-maila da. Prezioa itxiera-puntuari dagokion batez besteko kostu aldakorra baino txikiagoa bada, enpresak kostu aldakorrak ere ezin ditu estali, galerarekin ekoizten du eta beraz itxi egin beharko luke. Berriz, prezioa itxiera-puntuko batez besteko kostu aldakorra baino handiagoa bada, enpresak kostu aldakor guztiak estalzeko gauza da, kostu finkoak berreskuratuz (prezioa batez besteko kostu totala baino txikiagoa bada) eta irabaziak lortuz (prezioa batez besteko kostu totala baino handiagoa bada).
Loturiko artikuluak
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage]
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
Jarduera-tasa (aktibotasun-tasa)Makroekonomian, jarduera-tasa, aktibotasun-tasa edo aktibitate-tasa biztanleria aktiboaren (lan egiten dutenak gehi lan bila dabiltzanak) eta lan egiteko adina duen (gehienetan 16 urtetik gora) biztanleriaren arteko zatiketa da. Adibidez,…
Jarduera ekonomikoakJarduera ekonomikoak edo ekonomia jarduerak (ekonomi jarduerak) ekoizpen faktoreak erabiliz eta aparatu produktibo baten baitan konbinaturik, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi egiten diren ekintza eta prozesuen multzoa da. Zentzu…