Jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa


KategoriakKirola

Jarduera fisikoa gorputzak egiten duen edonolako mugimendua da, funtzio metabolikoetatik gorako energia-gastu dakarrena. Jarduera fisikoa egiten da aisialdian gaudenean (erosketak egin, paseatu, sukaldatu egiten dugunean) nahiz lanean. Jarduera fisikoa osasungarria da guztiz eta gaixotasun kardiobaskularrak eta beste patologia batzuk (minbizia barne) prebenitzeko laguntzen duela frogatu da.

Ariketa fisikoa, berriz, gizakiek sasoia, forma fisikoa eta osasuna hobetzeko aldiro eta modu planifikatuan garatzen dugun jarduera fisikoa da. Ariketa fisikoa besteekiko lehian eta araudi bati jarraiki egiten denean, horren emaitzak kuantifikatuz, kirola dela esaten da. Ariketa fisikoa mugimendu errepikakor eta erritmikoen bitartez egiten denean, gimnasia edo soinketa egiten dela esaten da.

Ariketa fisikoak bi motakoak dira funtsean:

  • ariketa aerobikoak, iraupen luzekoak eta giharren masa handia eragiten dutenak, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea eta igeri egitea; oxigenazio handia behar dute eta gantzak eta karbohidratoak kontsumitzen dituzte;
  • ariketa anaerobikoak, intentsitate handikoak eta laburrak eta energia sortzeko oxigenoaren ordez, giharretan bildutako glukosa eta ATP (adenosin trifosfatoa) behar dituztenak, hala nola pisu handien altxaketa, jauziak eta abiadura-lasterketak.

Ikus, gainera

265 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.