Jara, bikiak eta bikoteak (Jasone Osoro): laburpena


KategoriakLiburuak

Jara, bikiak eta bikoteak Jasone Osoro idazleak Jara izeneko bilduman plazaratu zuen bigarren liburua da, Jara izenburuko lehen lanaren ondoren, non Jarari inoiz eman dioten lehen musua Urkok eman dion. Hurrengo liburuak dira Jara Bartzelonan eta Jara live.

Laburpena

1: Musuaren ostekoa: Larunbat goiza da eta Jarak Urkoren telefono deia jasotzen du. Urko lehen musua eman dion mutila da. Urkok arratsaldean ateratzea proposatzen dio, baina Ihintzarekin geratua da honezkero. Dena den, Ihintzarekin egon eta gero geratzen dira. Ama bijilatzen dago, elkarrizketa jarraitu nahian, eta telefonoa eskegita, Jarak errieta egiten dio horregatik. Amak erosketak egitera joatea proposatzen dio, baina Jarak dio ezetz. Ihintza dator etxera, eta Jarak esaten dio Urkorekin geratu dela Anabasa tabernan zazpiretan. Urkorekin izan zuen lehen musuaz hitz egiten dute, Jarak dio agian ez zuela hain gustuko izan musua. Jarak zalantzak ditu Urko maite ote duen, Ihintzak lasai egoteko esaten dio, itxaroteko bigarren musua. Jantziko dituzten arropetaz hitz egitera pasatzen dira.

2: Zerbitzari berria:

Ihintza eta Jara seiretan heldu dira tabernara, Urkorekin geratu baino ordubete lehenago. Izan ere, Ihintzak sorpresa eman nahi dio Jarari. Sorpresa zerbitzari berria da, mutil guapoa benetan. Hura ikusten duenean, Jara mutu geratzen da, mutila hain da erakargarria. Xabat du izena, eta familiarekin etorri berria da herrira. Jarak ura eta Ihintzak garagardoa eskatzen du. Xabat badoa, eta bi neskak liluratuta geratzen dira Xabatekin, eta bormak esaten dizkiote elkarri horren inguruan. Urko dator, eta Jara berarekin geratzen da, Ihintza Jazzekin doan bitartean. Berehala Urkok tren geltoki zaharrera joateko eskatzen dio. Jara gogoratzen da txikitan nola bidaia egin zuen trenez aitarekin, eta aitak negarrez egin zuen. Urkorekin bagoi zahar batera sartzen dira, eta han Urkok esaten dio bizitzan bidaiatu beste ezer ez duela egin nahi. Jarak gustuko du Urko hain abenturazale izatea. Halako batean, Urkok musu bat ematen dio ahoan, lehenengoa baino askoz ere goxoagoa.

3: Ikaskide berria

Astelehena da eta Jarak ohean dago oraindik, jaiki ezinik, Xabat eta Urko gogoan. Ama jaikitzeko esaten dio, baina Jarak dio ezetz, eztarriko mina duela. Azkenean, amak derrigortuta, jaiki egiten da eta gosaltzera doa. Aitak esaten dio berak ere gaztetan ez zuela eskola oso gustuko. Korrika eta presaka, aitarekin doa kotxean, eskolara. Berandu iristen da, eta Karmele historiako irakasleak errieta egiten dio. Gero, gainera, Karmelek Ihintzak bidali dion papertxo bat harrapatzen dio. Irakasleak papera klase aurrean irakurtzeko esaten dio: "Urkorekin izandako musuak Xabatekin sakondu nahi?" Klase guztia berrez lehertzen da. Ihintzak barkamena eskatzen dio. Zuzendaria sartzen da gelara, eta ikaskide berria aurkezten die: Nora. Jararen ondoan esertzen da. Jolasorduan, Norak Jararekin eta Ihintzarekin elkartzen da. Urko zein den azaltzen diote, Jararen nobioa, baino esaten diote beste mutil bat sartu dela orain tartean. Norak esaten die bere ama Indiakoa dela, eta aita euskalduna, eta herrira iritsi berriak direla. Anaia baduela ere esaten du, eta haren izena: Xabat!

4: Albiste txarrak

Iluntzean, etxerako bidean, Jarak sentimendu nahasiak ditu. Xabat du gustuko orain, baino Urkok emandako musua zoragarria izan zen. Urkorekin gauzak argitu behar dituela uste du.

Etxean gurasoek albiste txarra ematen diote. Lantokian arazoak dituela da, posible da aitak Bartzelonan beste lan bat hartzea eta hara joan beharko lirateke denak. Jarak oso gaizki hartzen du, ez du herritik alde egin nahi, bere bizitza hor dagoelako. Ihintzarekin geratu nahi du, bere lagunminarekin. Ama arrazoiak emanez kontsolatzen saiatzen da. Halako batean, Ihintzak deitzen dio, lurjota, esanez Jazzek utzi egin duela. Biharmunean, eskolarako bidean, Jarak Ihintza kontsolatzen du. Ihintzak gaizki hartzen du hasieran, bere sentimenduak ez dituela ezagutzen. Jarak esaten dio Jazzek utzi arren, beste mutil asko daudela aukeran. Halako batean, Nora eta Xabat gerturatzen ikusten dute. Ihintzak malkoak lehortu eta hizketan hasten da Xabatekin, ea zerbaitera gonbidatuko duen tabernan. Hortik aurrera, elkarrekin joango dira eskolaraino.

5: Urko eta Nora

Jolasorduan, Jara, Ihintza eta Nora ikasle berria elkarrekin daude, eta Jarak eta Ihintzak galdera ask oegiten dizkiote. Norak piercing bat dauka, eta gurasoek ez ziote oztoporik jarri jartzeko. Ama Indiakoa da, eta bekokian hirugarren begia izena duen sinboloa du. Xabat anaia ere oso modernoa da, kanpanadun prakak janzten ditu eta mototsa dauka ilean. Noraren arropak ere miresten dituzte. Norak dio berak egiten dituela, eta etxera gonbidatzen ditu, erakutsiko diela nola josi behar den.

Urko hurbiltzen da neskengana. Nora aurkezten diote eta bi musu ematen dizkio Norari. Urkok alde egin eta gero, Norak guapoa dela dio. Jara oso urduri dago, noski, ez baitu esan Urkorekin ateratzen ari dela. Ihintza da azkenean Urko Jararekin ateratzen ari dela esaten duena, baina Jarak dio ezetz, ez duela gustuko Urko. Ihintzak dio orduan Urko libre dagoela. Urko saskibaloian ari da jolasten, eta Norari eta Jarari begira etengabe, eta neskak ere hari begira.

6: Intsentsua

Jara eta Ihintza Noraren gonbitea onartu eta haren etxera doaz arratsaldean. Intsentsu usain gozoa dago. Sartu orduko, neskak liluratuta geratzen dira Noraren etxearekin: etxe zabala, argitsua, eta kolorez betea, kuxinak han eta hemen. Noraren ama oso exotikoa da, ile luzearekin eta soineko luzeekin. Indiara du izena. Tea eskaintzen die amak. Noraren gelara doaz. Haren gitarra ikusten dute, eta Norak esaten die Xabatek bateria jotzen duela. Oso te goxoa ekartzen die amak. Noraren armairua zabaldu eta kolore festa zabaltzen da, arropa koloretsu eta ederrak airean. Probatzen hasten dira. Ihintza mutu geratzen da, arropa guztiak txiki geratzen zaizkio, lodia delako, eta triste jartzen da. Bular handiegiak dituela dio, eta bere gorputza gorroto duela.

Bat batean, Noraren aita sartzen da. Guapoa da guztiz, Jara liluratuta dago. Ihintzak burumakur jartzen du. Xabat agertzen da eta ea afaltzera geratuko diren esaten die. Ihintza altxa eta alde egiten du.

7: Albiste atsegina

Karmele irakasleak berri on bat ematen die: ikasleen arteko harremanak sustatzeko, mozorro festa izango dela institutuan. Ikasleak txoratzen daude, Jarak esaten dio Norari berari ez zaiola gustatzen mozorrotzea. Irakasleak hizketan harrapatzen ditu eta Karmelek Bigarren Mundu Gerra noiz hasi zen galdetzen dio. Jarak oker erantzuten du, baino irakasleak ez dio errietarik egiten. Klasea amaitzean, Ihintzak esaten die badakiela zergatik ez dion errietarik egin: Karmele eskutik helduta ikusi zuen gizon batekin, maiteminduta dago! Urkori buruz, Norak dio mutil guapoa dela, Jarak ez daki zer esan, eta Ihintzak dio jeloskor dagoela. Anabasara joateko plana egiten dute, baian Jarak dio ez doala beraiekin: ez dago ondo, eta Urkorekin sentimendu nahasiak ditu; alde batetik nahi du berarekin, baina bestetik ez, baino garbi du ez dagoela maiteminduta. Ihintzak Urkorekin hitz egin behar duela gomendatzen dio, eta hala egiten du: Jarak deitu egiten ido eta tren geltoki zaharrean geratzen dira.

8: Etena

Jara geltokira iritsi eta Urko zai du. Bere ametsetako mutila izan da, baina lehen musutik gauzak aldatu dira bere barruan. Urko musu ematen dio, eta opari bat du: Itoizen disko bat. Jara hunkitu eta maitagarria dela esaten dio. Urkok esaten dio berak ere hitz egin nahi duela, eta Jarak esaten dio hasteko. Urkok esaten dio ez duela oso konbentzituta ikusten eta beraien arteko harremana etetea hoberena dela. Urkok ea zer esan nahi zion galdetzen dio Jarari, eta Jarak dio ezer ez. Adiskide moduan geratzen dira. Jara etxera doa eta diskoa aditzen hasten da.

9: Ihintzaren haserrea

Ihintza Jararen etxera joan da, mozorroak prestatzera. Ihintzak dio Xabatekin enroilatuko dela. Jara aurpegi txarra jartzen du, bera ere Xabaten atzetik dabilelako. Ihintzak esaten dio ea zergatik aurpegi hori, Urkorengatik den. Ihintza ere Jazz izeneko mutilak utzi zuen. Berak ere badaki zer den mutilak abandonatzea, mingarria da. Nora dator etxera. Jararen ama txorizo ogitartekoak ekartzen ditu. Ez dute goserik, baina amak dio jan egin behar dela. Gurasoak ze astunak diren hasten dira hizketan. Jarak eta Ihintzak gurasoak nazkanteak direla diote. Norak defendatzen ditu, ez dela horrebesterako. Horretan ari direlam,  Ihintza bapatean, auskalo zergatik, haserretu eta alde egiten du. Beste bi neskak flipatzen. Ogitartekoak jaten dituzte: Nora oso gustura, bera bere etxean barazkiak eta fruta bakarrik jaten duelako. Jarak egiten ari den gona erakusten dio Norari, zoragarria dela dio Norak. Norak kamisetak emango dizkio horrekin konbinatzeko. Jara zoriontsu dago, Nora lagun ona delako. Mozorroaz hitz egin behar dute, ahaztuta zuten eta. Zertaz mozorrotu? Ihintzari deitzen diote, horri buruz hitz egiteko baino ez du hartzen. Norak Itoizen diskoa ikusten du, asko gustatzen zaio. Urkok oparitu diola esaten dio, hautsi egin dutelako. Nora txoratzen dago: Urkok Jara utzi, eta orain libre dago!

10: Inbidia

Ihintza kaletik dabil, damututa lagunekin zakar jokatu duelakom baina aldi berean barkamena eskatzea kosta egiten zaio. Barruan har gaizto bat sentitzen du. Gozodenda baten parean gelditu eta sekulako gogoa sortzen zaio. Ihintza lodia dago, amak errieta egiten dio gauza gozoak jateagatik, baino aldi berean janari koipetsuak prestatzen dizkio. Ama obsesionaturik dago janariarekin, bereziki aita hil zenetik, eta lodia da baita ere. Ihintzak inbidia die Norari eta Jarari, etxean duten giro lasai eta zoriontsuagatik.

Gozodendara sartu eta pastel eta txokolatina pila erosten ditu. Banku batean eseri eta gogoz jaten hasten da. Neska lirain bat pasatzen da ondotik, eta gaizki sentitzen da Ihintza. Bere bular handiak eta bere gorputz osoa gorrotzatzen duela pentsatzen du. Negarrez hasi eta pastel guztiak irensten ditu, denak batera.  Baina okerrago sentitzen da. Bi gizon ispilu bat daramate kaletik eta horretan bere burua islatuta ikusten du: Korrika hasten da eta azkenean oka egiten du.

11: Imitazio faltsua

Jara jaiki eta gosaltzera doa. Noraren laguntzarekin egindako gona eta haren kamisetak janzten ditu. Gurasoek arraro begiratu eta amak bere estilo ez dela dio. Gero zerealak eskatzen ditu, lehen Jarak gustuko ez zituen arren. Gurasoak harrituta daude, eta amak errieta egiten dio. Jarak dio janari osasuntsua nahi duela hortik aurrera. Eztabaidatu egiten dute eta haserre doa insitutura, gosaldu gabe eta bi jogur motxilan harturik.

Institutura heldu eta jende guztia du begira, janzkera berriarekin. Inportante sentitzen da. Urko gerturatzen zaio eta hitzik gabe geratzen da mutila, arraro dagoela bakarrik esaten dio Jarari. Nora dator, eta besarkatu egiten du Jarak. Oso lagun ona dela, eta berari esker bizitza aldatu zaiola, orain badakiela nor den. Norak esaten dio arropa ez dela dena bizitzan.

Ihintza gerturatzen da. Bikiak diruditela esaten die Jarari eta Norari. Eta jende guztia berdina esaten ari dela dela. Jara imitazio faltsu bat egiten ari dela esaten dio. Jarak esaten dio inbidiatan dagoela, lodia dagoelako eta jara argala. Nora lasaitzen saiatzen da.  Ihintzak alde egiten du haserre. Norak esaten dio pasatu egin dela, eta Jarak lasai hartzeko, pasako zaiola Ihintzari haserrea. Dena den, azkenean gaizki sentitzen da Jara: gurasoak haserre, Urkok ez dio kasurik egin, Eta Ihintza ere haserretu egin da.

12: Ihintza arerio bat da

Jara Anabasa tabernara doa, eta Xabat ezik ez du beste inor aurkitzen. Xabaten aurrean herabe sentitzen da, ume bat bezala, eta Nora eta Ihintzaren inbidiatan dago, haiek irekiagoak direlako. Gainera, bezperan etxera iritsi eta konturatu zen egia zela ikaskideek ziotena: Noraren imitazioa zela, gona horrekin. Erabaki du berriz ere horrela ez janztea. Ihintza sartzen da eta kasurik egin gabe tabernaren beste puntara doa. Xabatek bi musu ematen dizkio, alai, eta Jara inbidiatan geratzen da.

Nora sartzen da. Jarak argi uzten dio ja ez dela Ihintzaren laguna. Norak adiskidetzeko berriz esaten dio. Ihintzarengana doa, mozorro festan beraiekin mozorrotzeko, baino Ihintzka dio nahiago duela bakarrik. Norak esaten dio hitz egiteko Jararekin, baina Ihintzak dio berak eman behar duela lehjen pausoa. Nora bueltatzen da Jararekin, eta berdin, Jarak ere ez du bere errua aitortu nahi. Norak dio barkatu egin behar dela. Azkenean Jarak dio baietz, baino telefonoz egingo duela, gauean. Mozorro festaz hitz egiten hasten dira: Indiako arropekin jantziko dira, sari izeneko jantziekin, eta bekokina puntua jarrita. Ihintza ere azkenean beraiekin egingo duela uste dute. Jara pozik dago orain: mozorrotuta derra egongo da eta agian Xabat konkistatuko du.

Jazz, Ihintzaren mutil ohia, sartzen da tabernara. Jarak Norari aurkezten dio. Jazzek Australopithecus taldean jotzen du eta mozorro festan kontzertua egingo dute. Abeslaria falta zaie ordea, berak eztarria gaizki duelako. Norak eskaintzen du bere burua abesteko, eta Xabat bere anaia bateria jotzeko. Jazzek pozik onartzen du. Baina orain Jara berriz ere bakarrik geratzen da mozorro festarako, Norak abestu behar duelako, eta Ihintzarena konpondu behar delako oraindik. Jazzek esaten dio Norari Ihintzaren mutila izan zela. Eta Jara bakarrik sentitzen da oso: barran, Xabat eta Ihintza hizketan; eta Jazz Norarekin.  Zergatik da bizitza hain zaila?

13: Amaren hitzak

Jara etxean dago, pijama jantzita, telebista aurrean. Ama etorri, eta galdetzen dio ea ez al duen mozorroa jantzi behar, ez al duen festara joan behar. Jarak ezetz, ez duela gogorik. Amak zer duen galdetu, Jarak ezer ez, baina azkenean kontatu egiten dio: Ihintzarekin haserre dagoela, eta Norak Jazzekin joko duela taldean. Bakarrik geratu dela mozorro festarako eta ez duela joan nahi. Amak ikusten du Jara minduta dagoela eta kontatzen dio gaztetan amak erosi ziola soineko eder bat 15 urterekin lehen aldiz dantzaldira joateko. Baina beldurrez egon zela, soinekoarekin gehiegi nabarmenduko ote zen. Bere amak esan zion soinekoa ez zela ezer, azala baizik, eta barruko indarra atera zuela aurrera ateratzeko, bakoitzak den bezala jokatu behar duela, hori dela inportanteena. Hitz horiekin, Jara animatu eta emakume indiarraren mozorroa janzten du eta gainera antifaza jartzen du, bere aurpegia disimulatzeko. Horrela, aurpegia ezkutuan, misterio gehiago sortuko zen bere inguruan. Ze ondo!

14: Mozorro festa 

Festa hasita dago Jara eskolako aretora iristerako. Jende guztia mozorroturik, irakasleak ere bai, giro koloretsu eta alaia. Edurnezuriz jantzita, Urko gerturatzen zaio, baina berak ez du antifaza kentzen, ezta hitz egiten ere, ez baitu nahi Urkok ezagutzea. Urkok hitz ederrak esaten dizkio bere aurrean  dagoen neska misteriotsuari, baino Jarak alde egiten du, hari kasu handirik egin gabe. Irakasleek festari hasiera eman, eta Australopithecus taldearen aurkezpena egiten dute: Xabat, Jaz eta Nora. Jende guztia txaloka. Nora suabe hasten da abesten, baino gero eta intentsoago. Eromena gazteen artean. Urko liluratuta Norarekin. Jarak Nora bezalakoa nahi luke izan. Zorabiatu egiten da Jara. Bainugelan babesa bilatu eta ura edaten du. Komunean ihintzarekin topatzen da, hark ez du ezagutzen noski, eta Jarak ez dio ezer esaten. Ihintzak alde egiten duenean, triste dago: Ihintzarekin ez du hitz egin, eta gaizki sentitzen da. Negarrez egiten du.

Aretora itzultzen denean, gauzak konpontzeko garaia heldu dela uste du, lagun guztiekin. Nahiko luke Nora zoriondu, Urkorekin eta Ihintzarekin hitz egin, Xabati musu eman. Baina halako batean, Nora eta Urko eskutik helduta ikusten ditu; Ihintza eta Xabat musuka, eta azkenean Jazz gerturatzen da berarengana, ea dantzatu nahi duen. Gehiegi da. Atera eta etxera doa. Aitari beraiekin Bartzelonara joan dela esaten dio, lana ateratzen bazaio azkenean, herritik alde egin nahi du eta.

15: Bikoteak eta bikoteak

Nora Jararen etxera doa, ea zergatik ez zen mozorro festan egon. Jarak ez du ezer kontatzeko gogorik, baina azkenean esaten dio mozorro festan egon zela eta bera eta Urko elkarrekin ikusi zituela, eta ez duela eskubiderik Urkorekin egoteko. Norak esaten dio uste zuela Urkorekin hautsi zuela, baina Jarak esaten dio hautsita ere ez duela eskubiderik berarekin ibiltzeko, lehen musua eman dion mutila dela, eta duela gutxi izan dela. Norak ulertzen du, baina aldi berean esaten dio Jarari egoista samarra ere badela. Norak esaten dio sentitzen duela min egin badio, eta Jarak hala nahi badu, utziko duela Urkoren duen harremana. Jarak ezetz, ez duela maite Urko, baino bakarrik sentitzen dela. Norak proposatzen dio Anabasara joatea, Ihintzarekin, eta han nesken festa bat antolatzea. Anabasan Jarak kontatzen dio maskara baten atzean ezkutaturik ibili zela festan. Tabernan Jazz eta Urko daude, eta Xabat barran. Jarak barkamena eskatzen dio Norari, jeloskor jartzeagatik, Urko ja maite ez duen arren. Esaten dio Xabat gustatzen zaiola, baina Norak ez dio gomendatzen, neska askorekin ibiltzen da eta. Ihintzak musu beroak ematen dizkio Xabati, barraren beste aldetik. Norak proposatzen dio gauzak konpontzea Ihintzarekin, baina Jarak dio ezetz, berak eman behar duela lehen pausoa. Bat batean, neska liluragarri bat sartzen da tabernara, mutil guztiak aho zabalik uzten dituena. Norak ezagutzen du: Rita da. Jarak galdetzen du zein den Rita, eta Norak dio Xabaten neska dela. Jara harri eta zur geratzen da.

16: Ihintzaren zorabioa

Ihintzak Ritra ikusi eta zeloak sentitzen ditu, baina aldi berean indartsu sentitzen da hari aurre egiteko, Xabat bereganatzeko. Nora eta Jara Ihintzarengana doaz, elkartasuna adierazteko edo, baina Ihintzak bidali egiten ditu, haien laguntza ez duela eta behar. Ihintzak kalimotxo bat eskatzen dio Xabati eta musika altu jartzeko. Ritak Xabati galdetzen dio zein den, eta barre egiten dio, Xabaten estiloko neska izateko mailara iristen ez delako. Jarak eta Norak ez dakite zer egin. Ihintza sentsualki dantzan hasten da, eta horren ondoan berehala Rita ere bai. Biak norgehiagoka. Gero eta biziago. Tabernako jendea Ihintzaren alde agertzen da. Bat-batean Ihintza zorabiatu eta konortea galtzen du. Anbulatoriora daramate. Jara eta Nora berarekin doaz. Amari deitzen diote eta ama iristen denean, Jara eta Nora badoaz, baino hori baino lehen Ihintzak besarkada bat ematen dio Jarari, benetan sentitzen du inoiz izan duen lagun onena baita.

17: Bagoaz

Jara nekatuta heltzen da etxera, zurbil. Amak galdetzen dio zer gertatu den baino ez dio ezer esaten. Gurasoek berarekin hitz egin nahi dute: Bartzelonara joateko erabaki hartu dute. Jarak esaten du Bartzelonara joateko prest zegoela esan zuenean, ez zuela benetan esaten. Gurasoek erabaki hartuta dagoela diote. Jarak komunean itxi, eta negarrez hasten da. Amak deitzen dio, Ihintza deika ari dela esaten. Jara ateratzen da, gelara joan, eta han telefonoz Ihintzak dio anorexia diagnostikatu diotela.

18: Anorexia

Jara harrituta dago, ez baitzuen pentsatzen anorexia bere gertuko bati gerta dakiokeenik. Ihintzaren etxera doa eta besarkatu egiten du. Jarak aitortzen du jeloskor egon dela Ihintza xabatekin ibiltzen zelako. Eta Ihintzak aitortzen du bera ere jeloskor zegoela Jara beti Norarekin zebilelako, eta hura imitatu nahian. Anorexiaz hitz egiten dute. 10 kilo galdu ditu Ihintzak, bere gorputza munstro bat dela ikusten zuen eta. Jarak animoak ematen dizkio. Medikuak diete berezia jarri dio Ihintzari, baino ez du ezer jan nahi. Jarak Norak emandako intsentsua ekarri du, energia positiboa emateko. Biek onartzen dute maiteminduta egon direla, Jara Urkorekin, eta Ihintza Xabatekin. Xabatek ordea, beste neska, Rita, utzia omen zuen. Mutilak ahaztu behar dituztela diote. Arazoak besterik ez dituzte ematen. Ihintzaren ama sartu eta lagunak etorri direla dio: Nora, Xabat, Urko eta Jazz. Lagun denak elkarrekin, amak txokolatea txurroekin ekartzen die.

19: Urkoren azken musua

Ihintzaren etxetik atera eta Urkok eta Jarak hitz egiten dute. Urduri daude biak, ez dakite zer esan elkarri. Urkok estaen dio Norarekin ibili arren, bera maite duela gehien, lehenengo musuarekin oso zoriontsu izan zela. Baino bera, Jara alegia, aldatu zela ikusi zuela. Bazirudiela beste norbaitekin egon nahi zuela. Jakin zuela esan ziola Ihintzari esaten ez zuela berarekin gauza bera sentitzen. Jara hunkituta dago, eta esaten du bertigoa sentitu zuela. Beste mutil batzuk ere ezagutu nahi zituen. Urkok esaten dio ea beste mutil bati musua eman dion, eta Jarak dio ezetz. Ahoan ematen diote musu elkarri. Jarak esaten dio Bartzelonara joan behar dela gurasoekin, eta Urko negar egiteko zorian dago. Jarak esaten du bisitan etorriko dela, baino Urkok dio distantziak maitasuna ezabatzen duela. Orain elkar maite dute ordea, eta besarkatu egiten dira.

20: Argazkia

Jararen etxean korrika eta presaka ari dira Bartzelonara joateko, gauzak jasotzen eta maletak prestatzen. Estresatuta daude: ama beldurrez, hiri handi hartan zer aurkituko ote duen. Baina amaren lagunak inbidiatan, Bartzelona hiri kosmopolitia delako! Gurasoek esaten diote Jarari ea ez dituen lagunak agurtu behar. Jarak hori bere kontua dela, eta hala ere agurrak ez zaizkiola gustatzen. Dena den, Ihintzak deitzen dio, denak Anabasan daude: Urko, Jazz, Xabat, Nora. Tabernara iritsi eta hunkituta dago: jende pila dago han, eta txalo egiten diote. Eta lasai egoteko, joango direla Bartzelonara bisitan. Eta ez dutela ahaztuko. Opari egiten diote: argazki kamara digitala. Eta estrenatzeko, lagun guztiak batera jarri eta oroitzapeneko argazkia ateratzen dute.

AMAIERA

3217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.