Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
Jara Bartzelonan Jasone Osoro idazleak idatziriko eleberri laburra da, 2007 urtean plazaratua eta bereziki gazteei zuzendua. Jara saileko hirugarren liburua da, Jara (2001), Jara, bikiak eta bikoteak (2005) eleberrien ondoren, eta Jara live (2010) eleberriaren aurretik.
I. kapitulua: Ihintzaren gutuna
Jara neska gazte euskalduna da, Bartzelonara joan behar izan duena aitak han aurkitu duelako lana. Bere lagun Ihintzaren gutuna jaso eta irakurtzen ari da gelan. Bartzelonan zer moduz eta galdetu ondoren, berarekin ahaztuko ote den beldurrez dagoela aitortzen dio lagunak. Jarak bere baitan ezetz erantzuten du. Bartzelonako eskolako lagun berrietaz galdetzen dio, mutilak oso guapoak izango direla eta. Jarak juxtu kontrakoa pentsatzen du, bere ondora inor ez dela gerturatu. Ama sartu da afaria prest dagoela esateko. Jarak berehala bukatzen du gutuna irakurtzen: Ihintzak dio berak ere mutil berriak ezagutu nahi lituzkeela, eta toki berriak, ... Urkok, herriko lagun bat, Jararekin oraindik enamoratuta dagoela esaten dio, baina berehala aldatzen du gaia. Jarak Urkori buruz gehiago jakin nahiko lukeen arren, Ihintza beste gai batera pasatzen da: psikologia ikasi nahiko luke eta bere anorexia hobeto doala kontatzen dio. Eta agurtu egiten da, amak afaltzera behingoz etortzeko, oihukatu baino lehen.
II. kapitulua: Zu nor zara?
Hilabete luzea Jara Bartzelonako eskola berrian dagoela. Eta oraindik ez du inor ezagutzen. Dena oso desberdina da gainera. Bere adineko neskak, 15 urtekoak, askoz ausartagoak eta modernoagoak dira han. Txiki sentitzen da han. Egun batean, izena galdetzen diote Jarari, eta haren ile-orrazkeraz galdetu. Eta gero barre egiten dute. Zer du bada bere ileak?
Komunera sartu eta ispiluan bere aurpegia arakatzen du. Itsusi sentitzen da. Bartzelona ez da lagunek esaten zioten bezain guai. Ileapaindegira joan beharko luke. Hori lehenengo. Laia, ikaskide bat, sartzen da komunera, eta Jarak esaten dio nahi lukeela ileapaindegi batera joan. Laiak lagunduko dio, noski baietz.
III. kapitulua: Lagun berri bat
Larunbatean esnatu, gosarian galdera inpertinenteak entzun, eta azkenean esaten die Laiarekin geratu dela. Baina minduta bere intimitatera sartzeagati, bere gelara doa. Gurasoak eztabaidan hasi (ama Jararen alde), eta bat-batean Jara berriz ere atera eta dirua eskatzen du ileapaindegira joateko. Aitak oztopoak jartzen ditu, baina amak esaten dio emateko behar duena, eta gehiago ere bai, badaezpada ere. Txirrina jo eta Laia da. Amak esaten dio berehala jaisten dela Jara. Ileapaindegi moderno batera doaz, DJ ta guzti duena. Ileapaintzaile homosexual bat jartzen da berarekin, Jordi izenekoa, eta roilo onarekin hasten da Jararekin., nongoa den eta abar. Eta gero, zer egin behar duen buruan. Aldizkariak ikusten hasi, eta Jordik "horixe" dio. Orrazkera ausarta, guztiz. Jara, dudan. Baina Jordik ez du bi aldiz pentsatzen da. Lanean hasten da.
IV. kapitulua: Plana daukat!
Jara Ihintzarekin solasean dago telefonoz, Ihintzak bidalitako gutunari erantzun gisa edo. Herrian gauzak beti bezala daudela esaten dio Ihintzak. Egun guztiak berdin, eta bereziki beti mutil berdinak, Urko horien artean. Urkok eta Jarak maitasun isotrio bat bizi izan zuten, baina hori lagunak dira. Jarak dio berarekin gogoratzen dela. Ihintzak mutilak asko gustatzen zaizkio, baina Jarari esaten dio lasai egoteko, Urko ez baita bere estilokoa. Jarak kontatzen dio orrazkera aldatu duela, eta askoz ere modernoagoa duela, estentsioekin eta, nahiz eta bere gurasoei ez zaien asko gustatu (gurasoak beti guraso). Eta hizketan hasten direla, amak deitzen dio, Laia deika ari baita, eta deia moztu behar du. Laiak esaten dio gaur bertan kontzertua dagoela disko batean, eta hara joateko berarekin. Jara ama konbentzitzen du joateko baimena emateko, lagun berriak egiteko aukera dela, amak baietz baina 10etarako bueltan eta kontuz ibiltzeko. Jara pozik prestatzen da. Ihintzak oparitutako topa janzten du, eta guapa eta moderna agertzen da gurasoen artean, nagusiagoa ematen du. Poz-pozik dago Jara, hiri berri bat, mundu berri bat, bere zain.
V. kapitulua: Ama, lan egin nahi dut
Bartzelonako Katalunia plazan geratu da Laia eta bere lagunekin. Metroan mutil batek begi keinua egin dio hain eder ikusita eta harro sentitu da horregatik. Plazan jende pila hara eta hona, zer desberdinak hiria eta herria! Laia dator bere lagunekin (Alba, Marta, Paul, Cristo). Laiak proposatzen du edariak erostea hasteko. Jara harrituta dago, ez ziren kontzertura joan behar? Bai, baino aurrena pixka bat mozkortu behar direla dio Laiak. Corte Inglesera sartzen dira edariak erostera, Cristok 18 urte beteak dituela aprobetxatuz. Jara beldurtu egiten da pixka bat egoera horretan, baino Paulek esaten dio lasai egoteko, koadrila jator batean dagoela. Lotsak alde batera uzteko, onena edan dezala pixka bat. Superretik atera eta plazan jartzen dira litroak egitera, cocacola ron pixka batekin. Ivan izeneko mutil bat ezagutzen, berak Euskal herriko lagun bat duela dio, eta denak daudela pixka bat erotuta. Tabakoa eskaintzen dio Jarari, baina Jarak ez du nahi. Ivan eta bere lagunak ez doaz kontzertura, garestia delako. Bartzelonan gazteak lanean hastea ohikoa dela esaten diote, Euskal Herrian baino lehenago. Baina Laiak esaten dio ahal duen bitartean gurasoen paga jasotzeko lasai. Kontzertura joan baino lehen, Ivanek musu goxoa ematen dio ezpainetan. Ze goxoa! Kontzertuan primeran pasatzen du, dantzan, jendea ezagutzen. Etxera bueltan ama dago sukaldean. Kontzertuari eta lagunei buruz galdetzen dio. Jarak dio Bartzelonako jendea oso irekia dela. Eta Ihintza ekarri nahi du asteburu bat pasatzeko. Amak oso azeleratuta ikusten du Jara, Jarak dio garagardoren bat baino ez duela edan, eta ja ez dela haur bat, eta gainera lanean hasi nahi duela esaten dio, hango gazteak bezala. Amak dio ikasketak inportanteagoak direla eta ezezko borobila ematen dio. Jara haserre dago, ez da bidezkoa haur bat balitz bezala hartzea.
VI. kapitulua: Lanpostua zurea da
Eskolako iragarkien txokoan, Jara lan eskaintzak bilatzen ari da, Laiarekin batera. Koilareak etxean eginteko pertsona bat bilatzen dute. Laiak bere aitaren tabernan lan egiteko eskaintza egiten saiatuko dela dio, baina Jarak ez du lan hori nahi. Halako batean, emakume bat inguratu eta haurra zaintzeko iragarkia jartzen du. Laiak irakurri eta berehala haren atzetik doa korrika. Harengana iritsi, eta emakumeak dio norbait nagusiagoa bilatzen ari dela, baina tira, etxera etorri, haurra ezagutu, hitz egin, eta orduan erabakiko dutela. Laiarengana itzuli eta dena kontatzen dio. Laiak bezperan ezagutu zuen Ibanekin ea zerm oduz ibili zen galdertzen dio, intsinuatuz bien artean txinpartak ateratzen zirela ikusi zuela. Jarak ezetz, gainera esaten dio Euskal Herrian baduela erdi nobio bat edo (Urko). Laiak Urkori galdezka hasten zaio etengabe, alde horretatik beldur pixka bat ematen dio, ze Laia Ihintzaren antzekoa da guztiz.
Haurra zaintzea nahi duen emakumearen etxera iristen da. Oso etxe zabala, nabari da dirudunak direla. Ez da toki txarra lan egiteko. Han daude Ferran senarra eta Carla txikia ere. Carlari hitz goxoak esaten dizkio Jarak. Esperientzia baduen haurra zaintzen, nongoa den, ... Ferranek Euskal Herrian lagunmina duela esaten du, eta agian horregatik baiezkoa ematen diote azkenean. Gurasoek azaltzen dio disko eta liburuen denda kate bat dutela eta askotan gauez ere lan egin behar izaten dutela. Horregatik behar dute neska bat Carla zaintzeko. 8 euro ordua. Oso majoak dira. Jarak baiezkoa ematen du, baina orain amari esan behar.
VII. kapitulua: Sakelako telefonoa
Lo hartu ezinik pasatzen du gaua Jarak. Oso urduri dago. Nola esango die gurasoei? Nola beteko du ardura berria? Pozik dago halere, heldua sentitzen delako. Esnatu eta berehala, amak deitzen dio. Elena da, telefonotik. Egun horretan bertan Carla zainduko lukeen, gauean, laneko afari bat dutelako. Carlak baietz, joango dela. Haien dendetako batean geratzen dira: REC dendan, Bartzelonako zentroan. Telefonoa eseki, eta ama ea nor zen Elena. Jarak kontatuko diola erantzuten dio, baina soilik dena kontatu arte isilik badago. Kontatzen dio nola ezagutu zuen Elena eta abar, eta ama kezkatu egiten da apur bat, ikasketak alde batera utziko ote dituen, baina Jarak esaten dio lasai egoteko. Gainera Ferran eta Elena oso jatorrak direla dio, ondo ordainduko diote eta gainera mugikorra emango diote debalde! Amak esaten dio berarekin joango dela dendara. Han, Ferranek eta amak elkar ezagutu eta hizketan geratzen diren bitartean, Jarak dendatik buleta bat eman eta hango dependiente bat ezagutzen du, Oriol, oso mutil jatorra eta guapoa. Jarak kontatzen dio Ferranen alaba zaindu behar duela. Ferran eta Jararen ama haiekin elkartzen dira eta Ferranek dio kontuz ibiltzeko Oriolekin, konkistatzaile bikaina dela. Amak dio Ferranek konbentzitu egin duela, ez da arazorik egongo Carla zaintzeko, aitari esango diola lasai egoteko. Ferran modu berezian begiratzen duela ikusi ere egin du Jarak. Enamoratu ote da ama? Eta Jara bera Oriolekin?
VIII. kapitulua: Urkoren deia
Jara Laiarekin elkartzen da. Dena oso ondo joan dela, eta laster, ordubetera, hasiko dela haurra zaintzen, eta urduri dagoela. Laiak dio haurrak ez zaizkiola gustatzen. Jara harrituta, Laiari: ez duzu ama izan nahi orduan? Laiak dio hori guztia, bikotea, haurrak, ... garai bateko kontuak direla. Berak bere bizitza biziko du, une bakoitzean: tokiak, mutilak, ... Jarak ez du berdin pentsatzen: aurretik bizi bai, baino berak haurrak eduki nahi ditu. Bat batean, mugikorrak jotzen du, Ferraneko eman diona. Urko da! Amak eman dio telefono zenbakia, dio Urkok. Urkok dio Jararen falta sumatzen duela, eta Jarak berdina dio, nahiz eta ez dagoen oso seguru Urko laguna den edo mutil gisa maite duen. Bartzelonara etortzeko planak aipatzen dituzte. Jarak Iban eta Oriol iapatzen dizkio, ezagutu behar dituela, eta Urko isildu egiten da. Telefonoa eseki eta Laiak Urko eta Orioli buruz galdetzen dio. Jarak kontatzen dio. Urko gaixoa, dio Jarak, baina Laiak dio Urkok ere norbait aurkituko duela, eta ea ez duen katalan mutil baten musuak dastatu nahi. Barrezka egiten dute biek.
IX. kapitulua: Carla
Carlaren etxean ja. Bai etxe handia! Elenak gramola bat erakusten dio, binilozko diskoak barruan sartu eta nahi duzunean kanta zehatz bat entzuteko, garai batean tabernetan zegoena. Elvisen abesti bat jartzen dio. Jara liluratu egiten da. Ferran agertzen da, eta Elena berarekin dantzan hasten da. Gustura dago Jara, ze jatorra den bikote hori. Zaintzeko ordua iritsi da. Ferranek esaten dio Jarari bere ama oso jatorra dela. Carla deika aditzen da. Aitak besoetan hartzen du eta Jarak txorakeriak egiten dizkio, baina Carlak muzin egiten dio hasieran. Aitak esanda, ordea, azkenean jostailuak erakutsiko dizkio Jarari. Gurasoak badoaz, musu eta ohera goiz, Carlari. Carlak estaen dio Jarari jolastu nahi duela, panpinekin. Eta gero ipuin bat kontatu! Jarak atsegin du neskatila, eta lehenengo eguna izateko eskuzabal jokatuko du berarekin.
X. kapitulua: Poteoa
Larunbata da eta Jara Laiarekin eta beste lagunekin ateratzen da. Topatzen direnean, denak elkarri musuka hasten dira, agur moduan. Euskal Herrian ez gara horrelakoak, pentsatzen du Jara. Jarak cocacola eskatzen du eta Laiarekin hasten da hizketan: Carlarekin lanak izan zituela afaltzeko eta oheratzeko orduan. Ipuina kontatzen hasi zela eta ez zitzaiola gustatzen. Une horretan Oriol ikusten du tabernara sartzen, bere lagunekin. Oriolek ere ikusten du Jara eta berarengana da. Liluratu egiten da Jara. Oriolek kontatzen dio berak ere Carla noizbait zaindu izan duela, eta badaki ze nekagarria den janaria ematerakoan. Arte ederrak ikasten ari da aldi berean. Beraz, 18 urte ditu ja. Dendatik pasatzeko geratzen da Jara berarekin, disko batzuk erosi nahi ditu eta. Musua emanda agurtzen dira. Alde egiten duenean, liluraturik jarraitzen du, gainera 18 urte ditu! Laiak zirikatu egiten du Oriolekin, eta gainera esaten dio tabernan badagoela beste mutil bat gainetik begirik kentzen ez diona, Iban. Laiak dio Ibanek ligoi fama duela eta bera ere ibili zela berarekin baina azkenean ez zela aurrera atera, lotura esturik nahi ez zutelako. Laiak gainera ez du sinisten maitemintze kontu horietan. Iban gerturatu eta Jarak esaten dio Laiari ez joateko. Ibanek cocacola batera gonbidatzen du, eta unea aprobetxatzen du Laiak esateko badirudiela hurrengo asteetan lana izango duela horrenbeste mutilekin.
XI: Oriolen musua
Etxean dago Jara gurasoekin. Azterketak gainean dituela badaki, lagun berriak direla eta ez du ezer ikasi. Aitak gaia ateratzen du eta errieta pixka bat egiten dio, lehenbailehen ikasten hasteko. Jarak baietz, segituan hasiko dela, ez hasteko sermoiarekin. Ama gogorragoa da eta horrela ez hitz egiteko esaten dio. Jarak hitz ematen du ikasten hasiko dela laster. Eta gurasoek konfiantza ematen diote. Elenak deitzen du, haurra zaintzera joateko. Jarak han ikasiko duela esaten die gurasoei. Berak ere badaki ikasi behar duela.
Ferranen etxean, Carla burugogor dago. Beste ipuin bat kontatzeko lotara joan aurretik, ze pazientzia! Halako batean, txirrina jo, atea ireki eta Oriol da! Ferranentzat txosten bat dakar, eta aitzaki gisa komunera joan behar duela dio, etxean geratzeko. Carla bere gelan dago, harengana doa Jara eta lortzen du azkenean loak hartzea. Itzultzen denean egongelara, Oriol sofan dago eta bere ondoan esertzen da. Oriolek, ez bat eta ez bi, musu ematen dio ahoan. Jara moztuta dago, eta orduan Oriolel bigarren musu luze bat ematen dio, baina orduan Carla agertzen da. Baina hori hanka sartzea! Carlak Oriol ezagutzen du eta berarekin jolasteko eskatzen dio, eta gainera edozein unetan itzul daitezke gurasoak. Ez zion sartzen utzi behar, baina bigarren musuaren kilimak sentitzen ari da oraindik.
XII: Festa pribatua
Eskolako liburutegian daude Jara eta Laia, ikasi nahian edo, baina egia esan jara bezperakoa kontatzen dio Laiari, Carlarena eta Oriolen musuena. Baina ikasten hasi behar dira, astelehenean Historiako azterketa da eta! Laia ezaxolatia da. Aurreko urteko azterketa pasako behar diotela eta, lasai dago, bestela txuletak egingo ditu. Jarak nahiago du ikasi. Bapatean, Oriolen mezua telefonotik: festa pribatu batera gonbidatzen du. Bartzelonan ohitura da pisuetan eta festak egitea. Jarak ez daki zer egin: ikasi nahiko luke, baina joan ere egin nahi du, gurasoei zer esan, eta beldurra ere meaten dio. Oriolek deitzen du, eta azkenean Laia ere gonbidatzen du. Beraz, Jara ere joango da azkenean. Gurasoei Laiaren etxean ikastera geratuko dela esango die.
Katalunia plazan geratzen dira. Oriol dator. Musuak. Jara ez dago lasai, gurasoei gezurra esan die eta ikasten egon beharko luke. Oriolek esaten dio nahi duenean alde egiteko etxera. Badoaz. Festea etxe okupatu batean dago, kaleko gauzekin dekoratua, jende asko, musika, janaria, edaria. Jara lekuz kanpo sentitzen da. Laia berriz bere saltsan, Ihintza bezalakoa dela pentsatzen du Jarak. Oriol beragana dator, pozik dagoela dio Jara hor dagoelako. Ze guapoa eta goxoa den Oriol, baina Urko ere badu gogoan. Jendea dantzan hasten da, bikoteak egiten dira, deskontrola zabaltzen doa. Oriolek Jara hartu eta barruta darama, ohe batean etzatzen dira biak eta Oriol eskua kamiseta azpitik sartzen du, Jarak zirrara bizia sentitzen du, baino bapatean altxa, eta alde egin nahi duela dio. Oriol azkarregi doala uste du. Oriolek barkamena eskatzen dio eta metrora laguntzen du. Laia han geratzen da. Metroa hartu eta etxera doa. Bidean kezka, zer esango dion amari, zergatik ez den geratu Laiaren etxean, baina baita ere zoriona, Oriolen eskuak bere gorputzean sentitu dituelako.
XIII: Suspentsoa
Ostiraleko festaren ondoren, Jara ez da gai ezertan kontzentratzeko. Ezin du ikasi. Tabako usina ekarri zuen arropetan eta amak ez zion sinetsi Laiaren etxean egon zela. Gurasoek ardura eskatzen diote, besterik ez, amak errieta pixka bat egiten badio ere. Jarak ez du onartzen, eta negarrez doa logelara. Gurasoek badakite Jarak kontzientzia ona duela eta utzi egiten diote. Eta egia da, Jara errudun sentitzen delako.
Astelehenean ez da gauza azterketa txukun egiteko. Azterleta lehengo urtekoaren erabat desberdina da. Laiak zurian entregatzen du azterketa. Jara amaieraraino geratzen da, baina oso gaizki, eta suspenditu egiten du. Badaki gurasoak dezepzionatu egin dituela, eta errudun sentitzen da berriz, ikasketek bere bizitzan zentzu osoa galdu dutelako. Baina beste alde batetik, 15 urte ditu eta ondo pasatzeko garaia dela uste du.
Laia dator Jararen etxea. Jararen amak eskatuta, afaltzera geratuko da. Oriolek deitzen du. Bere etxera gonbidatzen du, ordubete barru. Zer esango die gurasoei? Berrzi gezurra, Elenak deitu diola Carla zaintzeko. A ze urduritasuna! Laiak galdetzen dio, zer egin behar ote duten, eta festan amodioa egin ote zuten. Jarak ezetz, zirritan ibili bakarrik. Maiteminduta egon behar dela amodioa egiteko mutil batekin. Laiak dio horiek txorakeriak direla, baina Jara oso erromantikoa da. Eta Oriolek badaki gainera, gauzak poliki nahi dituela. Bestela, akabo!
XIV: Oriolen etxean
Jara urduri dago Oriolen etxeko ate aurrean. Alde batetik berarekin egon nahi du bakarrik, baina oso garbi dauka poliki joan nahi duela. Gurasoek ikusiko balute! Baina ezin da egon bizitza guztian gurasoek nahi dutenaren mendean egon. Oriolek atea ireki eta esaten dio ezusteko bisita bat izan dela. Olga, aspladiko "lagun" bat. Jarak ezin du sinetsi eta aho bnete hortz geratzen da. Bi neskak aurkeztu egiten dira, Olgak dio badoala, baina Jarak ezetz, geratzeko bera. Arraroa da dena. Olgak garbi ikusten du Jara Orioen neskalaguna dela, eta Jarak Olga neskalaguna izan zela. Oriolek pizza jan eta pelikula bat DVDn ikustea proposatzen du. Tira, Jara. Eta haien erdian jartzen da, Barrio pelikula ikusteko. Eskerrak gero gurasoen etxera joango den.
XV: Gezurrak, gezurrak, gezurrak
Lo egin ezinik, jara goiz jaikitzen da. Gurasoei gosaria prestatzen die, opari gisa. Gurasoak harrituta daude, baina eskertu egiten dute. Azterketei buruz galdetzen diote, eta Jarak dio Carlaren etxean ikasi duela, hura lo eta gero, eta Ferran eta Elena goiz itzuli zirela. Gurasoek konfiantza osoa dute berarengan. Badoa eskolara, dena kontatu nahi dio Laiari.
Eskolako bidean, bezperako guztia kontatzen dio Laiari. Laia sumindu egiten da, eta Oriol utzi beharko lukeela dio. Jarak kasu egingo dio. Ez du ikasteko denborarik izan, eta beraz beste suspentso bat izango du seguru. Baina Oriol agertzen da korrika beraiengana. Hasieran Jarak ez dio kasurik egiten, Oriolek zinera joatkeo plana proposatzen dionean, baina azkenean Oriolek musu eztia eman eta Jara hunkitu egiten da. Dena ahaztu zaio. Olgak esandakoa gogratzen: Oriol mutil berezia dela, eta gordetzen saiatzeko. Laiarekin aurrera jarraitzen du eta azterketara ez dela aurkeztuko esaten dio, eta Oriolekin geratu nahi duela, berarekin egon nahi du. Esateko irakasleari gaixorik dagoela. Oriolekin pasatzen du eguna, zoro moduan, gauza pila egiten dituzte, hondartzara jona, musukatu, besarkatu, ... Baino etxera iristean, gurasoak ditu zain, oso haserre, ea non egon den. Eskolatik deitu dute eta azterketara ez dela aurkeztu esan. Suspetso bat duela ere bai. Eta bezperan Carlarekin ez zela egon ere bai, Elenak esanda. Desilusionatuta daude, eta haserre oso, aita bereziki. Zigorra izango du: udan ez da Euskal Herrira joango, eta errekuperazioetarako ikasi beharko du, eta ezingo da atera lagunekin. Jarari gehiegizkoa iruditzen zaio, esaten du Bartzelonara gogoz kontra etorri zela. Eta lehertu egiten da. Negarrez doa bere gelara, den dena madarikatuz.
XVI: Bagoaz!
Jara telefonoz ari da Ihintzarekin, gurasoena kontatzen. Amak utzi egiten dio, baina azkar esekitzeko, telefonoa garestia da eta. Jarak bere errua onartzen du Ihintzaren aurrean, baina zigorra gehiegizkoa dela dio. Oriolekin dabilela konattzen dio. Ihintza txoratzen dago jakinminez, mutil kontuak eta mutilak ere oso gogoko dituelako. Egoera ikusita, Ihintzak proposatzen dio hurrengo asteburuan bera joatea Bartzelonara. Jarak baietz, baina amarekin hitz egin behar duela, nahiz eta haiekin haserre jarraizten duen.
Ostiralean, Jara eta ama autobus geltokian daude, Ihintzaren zain. Ama muturtuta dago, uste baitu dena Jarak planifikatutako zerbait izan dela. Ihintza agertzen denean, poza lehertzen da bi lagunen artean. Eta Jararen amak ere poza agertzen du azkenean. Ihintza Jararen orrazkera miresten du, ze aldatuta dagoen. Eta halako batean, atzetik agertzen da Urko. Jara flipatzen dago. Urkok dio osaba baten etxean geratuko dela, lasai egoteko. Jarak ez daki oso ondo nola jokatu Urkorekin, poztu egiten da baino ..., haien artekoa iragana ere bada. Amak dena den afaltzera gonbidatzen du Urko.
XVII: Oriol, hau Urko da
Hiru lagunak, Jara, Ihintza eta urko metroan doaz. Jararen lagunekin geratu dira, laiarekin eta besteekin. Kontzertu bat dago, eta denak elkarrekin joango dira. Dena oso pozik daude, Urko izan ezin, pixka bat galduta dagoelako. Kontzertuan Oriol agertzen da, eta Jarak Ihintza eta Urko dizkio. Ihintzak, zer guapoa den!, dio, ohi bezala. Urkok eta Oriolek ordea herabe edo lehor samar agurtzen dute elkar, biek badakite bestea zein den edo zein izan den. Gero, Urkok eta Jarak elkarrekin hitz egiten dute, bakarrik dauden une batean, Urkok ea Oriol bere mutila den, Jarak baietz, eta sentitzen duela. Urko triste dago, baina azkenean bizitza horrelakoa dela onartzen du. Dena den, Jara oraindik maite eta beti maitatuko duela dio Urkok. Gero Oriolekin pasako du Jarak gaua, hari besarkatuta eta musuka. Baina gaueko lauretan, Jararen aita agertzen da pub-era. Jarak ordubietarako etxean egongo zela hitz eman zien! Akabo!
XVIII: Zuk erabaki
Hurrengo goizean, Jara negar malkotan dago, Ihintza ondoan duela. Errudun sentitzen da guztiz. Ihintza kontsolatzen saiatzen da, hanka sartzea normala da gaztetan. Eta lehenbailehen gurasoekin hitz egiteko esaten dio. Aita da Jararengana doana hitz egitera. Jarak dio damu dela, baina gurasoek diote hori ez dela nahikoa. Jarak, aurrerantzean ondo jokatuko duela, dena aldatuko dela. Txirrina jo eta Elena eta Ferran dira. Egoera zein den ikusten dute, eta alde egin nahi dute, baina gurasoek geratzeko esaten diete. Ferranek dio ez dela hainbesterako, eta aitak berriz Jarak ezin duela egin nahi duena. Ferranek dio inportanteena oraingo momentua dela, eta garbi dagoela Jarak gauzak gaizki egin dituela aitortzen duela. Jarak bere buruari zigorra jartzea proposatzen du. Eta bide batez, esaten die Jararekin oso gustura daudela, eta berarekin kontatu nahi dutela Carla zaintzeko. Gurasoek baietza ematen dute, pentsatu ondoren. Ferran eta Elena apartak dira, pentsatzen du Jarak, baina orain bere erabakiaren ordua da, berak jarri beharko du zigorra.
XIX: Azkena
Asteburua pasa eta autobuis geltokian daude hiru lagunak. Agurtzeko unea heldu da. Jarak erabakia hartu du: udan hirian geratuko da, ikasten, Carla zainduko du, eta hilean baino ez da aterako lagunekin. Baina tira, Gabonetan ikusiko dira. Ihintza asteburuan Ibanekin enroilatu da, eta liluraturik dago. Badoaz, ikusi arte! Jara malkotan. Laia korrika datoer orduan, Urko bila. Jarari harekin enroilatu zela kontatzen dio Jarari, eta oso ondo joan zela dena. Jara poz-pozik jartzen da. Eta Jara eta Laia gerritik helduta badoaz, kaletik, zoriontsu bizitzak eman dienarekin, eta gogotsu aurrerantzean ekarriko dienarekin.
AMAIERA
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.