Eskubideak arau-sistema batean gizabanako, talde edo erakunde bati onartzen zaizkion estatus edo egoerak dira, moralak edo juridikoak, haientzat onuragarriak direnak, haiek babestu eta ahalmenak ematen dizkietelako. Bestalde, orokorrean, baten…

Pedagogia berritzailearen arloan sortua, Paulo Freire-ren eskutik, eta generoaren arloan eta feminismoan bereziki garatua, jabekuntza edo ahalduntzea pertsonek euren buruaren jabe egiteko prozesua da, arlo ekonomiko, politiko eta sozialetan erabakimena eta erabakiak gauzatzeko ahalmenak garatuz, maila indibidualean zein kolektiboan. Besteak beste, informazioa eskuratzeko, antolakuntzarako, partaidetzarako, baliabideak kontrolatu eta agintariei ardura exigitzeko ahalmenak barnehartzen ditu, ahalmen horiek guztiak garatzeko behar den indar pertsonalarekin eta taldekoarekin batera. 12 Jabekuntza-eza zapalkuntzaren alderdietako bat da.
Beste alde batetik, jabekuntza ez da ulertu soilik prozesu pertsonal eta indibiduala, ahalmenak erabateko autonomiaz garatzeko ahalmena eskuratze hutsarekin. Aitzitik, besteen laguntza, elkartasun eta lankidetzarekin lortutako garapena dela nabarmendu da, botereari aurre egiteko jardun kolektiboa ezinbestekoa dela argudiatuz. Nolanahi ere, autokonfiantza eta autoestimua ere kontzeptu pertsonal garrantsitzutzat hartzen dira ahalduntzean.
Jabekuntza beste hizkuntzetan: ingelesez, empowerment; gazteleraz, empoderamiento; frantsesez, autonomisation, katalanez, empoderament. Euskaraz, enpoderamendu ere erabili da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.