Jabekuntza (ahalduntzea)


Pedagogia berritzailearen arloan sortua, Paulo Freire-ren eskutik, eta generoaren arloan eta feminismoan emakumeei erreferentzia eginez bereziki garatua, jabekuntza edo ahalduntzea pertsonek, izan emakumeak izan gizonak, euren buruaren jabe egiteko prozesua da, arlo ekonomiko, politiko eta sozialetan erabakimena eta erabakiak gauzatzeko ahalmenak garatuz, maila indibidualean zein kolektiboan. Besteak beste, informazioa eskuratzeko, antolakuntzarako, partaidetzarako, baliabideak kontrolatu eta agintariei ardura exigitzeko ahalmenak barnehartzen ditu, ahalmen horiek guztiak garatzeko behar den indar pertsonalarekin eta taldekoarekin batera. 12 Jabekuntza-eza zapalkuntzaren alderdietako bat da.

Beste alde batetik, jabekuntza ez da ulertu soilik prozesu pertsonal eta indibiduala, ahalmenak erabateko autonomiaz garatzeko ahalmena eskuratze hutsarekin. Aitzitik, besteen laguntza, elkartasun eta lankidetzarekin lortutako garapena dela nabarmendu da, botereari aurre egiteko jardun kolektiboa ezinbestekoa dela argudiatuz. Nolanahi ere, autokonfiantza eta autoestimua ere kontzeptu pertsonal garrantsitzutzat hartzen dira ahalduntzean.

Jabekuntza beste hizkuntzetan: ingelesez, empowerment; gazteleraz, empoderamiento; frantsesez, autonomisation, katalanez, empoderament. Euskaraz, enpoderamendu ere erabili da.

Erreferentziak

1.
Una aproximación al concepto de empoderamiento. Universitat Politècnica de València. http://www.upv.es/contenidos/CATGO/info/U0736857.pdf. Accessed October 3, 2017.
2.
Empoderamiento: conceptos y orientaciones. Biblioteca de ASOCAM. http://www.asocam.org/biblioteca/ASO_RA_Empoderamiento.pdf. Accessed October 3, 2017.
295 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.