Immigranteak jasotzen dituen herrialdean, erregularizazioa legez kanpo edo beharrezko dokumentaziorik daudenean, pertsona immigranteei dokumentazio legala eman eta herrialdean bizi eta lan egiteko aukera emateko gobernuko prozesu eta programak…
Enpresen jardueran, lehengai, produktu eta bestelako izakinen erosketak eta salmentak gastu eta sarrera gisa erregistratzen dira hurrenez hurren, kutxa, banku, hornitzaile edo ordainketa, unekoa edo gerorakoa, adierazten duen beste kontu beste kontu baten bitartez (adibidez, izakinak 100 eurotan erosi badira, 100 Izakinen erosketa - Bankuak 100). Erosketa eta salmenta horiek izakinetan aldaketak eragiten dituzte, baina izakinen kontua ez da ukitu ere egiten erosketa eta salmenta horien idazpena egitean. Izakinen zenbatekoan gertatzen den aldaketa hori ekitaldiaren amaieran jasotzen da, izakinen erregularizazio deritzon prozesuan, horretarako Izakinen aldaketa izeneko kontua erabiliz, izakinen aldaketaren kontrakontua izakinen kontua izanik (lehengaiak, produktu bukatuak, ...) . Erregularizazio prozesua bi idazpenen bitartez garatzen da ekitaldiaren amaieran: ekitaldi hasierako izakinei baja emanez (adibidez, 50 euroko izakinak zeudela suposatuz, 50 Izakinen aldaketa - Izakinak 50) eta, inbentarioa egin ondoren, ekitaldiaren amaieran enpresak dituen izakinei alta emanez (adibidez, aurreko adibide batean 100ean erositako izakinak eta ekitaldi hasierakoak saldu dedo xahutu ez badira, amaierako inbentarioa 100+50=150 eurokoa izanik, honela egingo genuke idazpena: 150 Izakinak - Izakinen aldaketa 150). Aurreko adibideetan izakinen aldaketa positiboa izan da: 100 euroko izakin gehiago ditugu; izakinen aldaketa kontuaren saldoa 100 eurokoa da, hartzeko aldean. Nora doa ekitaldiaren amaieran izakinen aldaketa hori? Galdu-irabazien kontura, Izakinen erosketa kontuaren saldoa konpentsatzera, sarrera eta gastuen erregularizazioan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.