Garbiketa etniko giza populazio baten aurka burutzen den jazarpena da, euren bizitokietatik beste lurralde batzuetara mugiarazteko, bizitokia duten lurraldea garbitu nahian, arrazoi politiko edo erlijiosoengatik eta populazio horren…

Itxurakeria morala pertsona edo erakunde batek ustez dituen bertuteak nabarmentzeko joera eta zuritze-estrategia da, moralki besteak baino hobea erakusteko. Garbiketa berdea eta orokorrean jendartean politikoki zuzen azaltzea dira bertutezko harrokeriaren aldaera batzuk. Historikoki Eliza Katolikoak eta beste zenbair erlijio konfesiok garatu duten jokabidea izan da; egun, ordea, bereziki irudi publikoa duten eragileek garatzen duten jokabidea da, irudi publikoa zuritu nahian, maiz arinkeriaz, sare sozialetan mezuak zabalduz, horien atzean ekintza praktikorik gabe.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, virtue signalling; gaztelaniaz, alardeo moral.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.