Iterazioa adiera bikoitzeko terminoa da:
- Kalkulu, algoritmo edo prozesu batean behin eta berriz errepikatu beharreko pausoetako bakoitza da, baldintza bat bete artean burutzen dena. Informatikan, kontrol egituretako bat da, aldagaiak aztertu eta horren arabera zein agindu bete behar diren ezartzen duena. Adibidez, x eta y zenbakien batura kalkulatzeko, x hartzen dugu, eta bat gehituz joan behar dugu, aldi berean kontatuz zenbat aldiz egiten ari garen pauso hori, pauso edo iterazio kopuru hori y zenbakiaren berdina izan arte.
- Problema baten soluzioa aurkitzeko behin eta berriz egiten diren hurbilketetako bakoitza da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza automatikoa (ikasketa automatikoa)Ikaskuntza automatikoa, ikasketa automatikoa, nazioartean machine learning terminoarekin ezagunagoa, algoritmoak eta programa informatikoak baliatuz datuetan, bereziki big data motakoak, aurresanak egiteko metodoak dira, gizaki eta animaliek ikasteko duten…
HeuristikaHeuristika edo bilaketa heuristikoa (antzinako grezierazko εὑρίσκω, heurískô, « hauteman », nondik eureka hitza ere eratortzen den) problema mota jakin bat ebazteko aukeran dauden erregela, irizpide eta metodo…
Algoritmoak eta algoritmikaAlgoritmoa problemak ebazteko prozedura sistematiko bat da, soluzio baterako pausoak zehazten dituena. Algoritmoak dira, adibidez, zenbakiak bidertzeko erregela eta zenbaki zerrenda bat ordenatzeko darabilgun prozedura; algoritmoak dira halaber…