Erabakigarritasuna, dezidabilitatea edo dezidibilitatea, eta horien aurkakoak, erabakigaiztasuna, indezidabilitatea edo indezidibilitatea, logikan eta algoritmikan erabiltzen diren kontzeptuak dira.
Sistema logiko bat erabakigarria dela esaten da sistemako proposizio orori buruz egiazkoa edo faltsua den frogatu daitekeenean. Sisteman ez frogatu ez errefusatu ezin diren proposizioak badaude, sistema erabakigaitza dela esaten da. Proposizio zehatzei buruz ere aplika daiteke kontzeptua: egiazkoa edo faltsua dela froga badaiteke, proposizio hori erabakigarria da; bestela, erabakigaitza.
Algoritmika eta erabaki problemetan, algoritmo edo erabaki-prozesu erabakigarria dela esaten da, beti erabaki edo ebazpen konkretu batera, zirt edo zart, heltzen denean. Bestela erabakigaitza da.
Beste hizkuntzetan;: ingelesez, decidability, undecidability, decidable, undecidable; gaztelaniaz, decidibilidad, indecibilidad, decidible, indecidible.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
HeuristikaHeuristika edo bilaketa heuristikoa (antzinako grezierazko εὑρίσκω, heurískô, « hauteman », nondik eureka hitza ere eratortzen den) problema mota jakin bat ebazteko aukeran dauden erregela, irizpide eta metodo…
Algoritmoak eta algoritmikaAlgoritmoa problemak ebazteko prozedura sistematiko bat da, soluzio baterako pausoak zehazten dituena. Algoritmoak dira, adibidez, zenbakiak bidertzeko erregela eta zenbaki zerrenda bat ordenatzeko darabilgun prozedura; algoritmoak dira halaber…