Isiltasunaren kiribilak subjektuek gehiengoaren iritziaren aurka agertzea baino euren iritzi propioa ezkutatu eta beraz isiltzea nahiago dutela baieztatzen duen teoria soziologikoa da. Gainera, isiltasun horrek iritzi nagusia indartu eta horren aurka daudenak areago isilarazten ditu, kiribil dinamika baten antzera. Hartara, isiltsunaren kiribila kontrol sozialaren teoria bat da, nun banakoek euren jokabidea gehiengoak onargarritzat hartzen duen horretara moldatzen duten, baztertuta eta isolatuta geratzearen beldurrez. Egun, bereziki masa-hedabideak dira esfera publikoaren eta iritzi eta ideia .nagusien sortzaile garrantzitsuenak, eta beraz isiltasunaren kiribilaren norabidearen kontrolatzaileak. Isiltasunaren kiribilaren teoriko nabarmenena Elisabeth Noelle-Neumann alemaniar politologoa izan da, 1970eko hamarkadan. Horren arabera, iritzi publikoa birus baten moduan zabaltzen da gizarte osoan, pentsamendu kritikoaren eta disidentziaren kaltetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, spiral of silence; gaztelaniaz, espiral del silencio.
Loturiko artikuluak
Masa-antolakuntzaMasa-antolakuntza, masa-antokakundea eta masa-mugimendua bereziki mugimendu politiko marxista eta iraultzaileetan erabiltzen diren terminoak dira, masa, alegia herria, proletargoa edo langileria, elite edo burgesiaren aurkako borrokan (ikus, klase borroka),…
Zuzenbide publikoaZuzenbide publikoa estatuaren erakunde politiko nagusiak, administrazio publikoak eta haien arteko harremanak, baita eta hiritarrekiko harremanak, arautzen dituen zuzenbidearen adar nagusia, zuzenbide pribatuari kontrajartzen zaiona. Horren baitan, bi…
Iritzi publikoaBereziki XVIII. mendearen bukaeratik garatutako kontzeptu politiko eta soziala da, Ilustrazioaren eta demokraziaren teoriaren baitan sortua. Iritzi publikoa herritarren iritzien batura dela kontsideratzen duen ikuspegi indibidualista gaindituz, iritzi…