Irurac bat, Jokin de Pedro: laburpena


KategoriakLiburuak

Irurac bat Jokin de Pedro irakasle eta idazle bilbotarrak 2014an plazaratu zuen eleberri laburra da.

LABURPENA

LEHEN ATALA

1: Emakume Begibeltza

Aitor basona barrena doa bizikletaz, kezkati eta gogoetatsu, azken aldian pairatzen ari den krisi pertsonalari irtenbidea aurkitu nahian. Itziar bere neskalagunak hautsi egin du berarekin, bost urte elkarrekin eman ondoren. Harreman faltsua izan ote da denbora guzti horretan bizi izan dutena? orain behintzat librea dela esan dezake. Halako batean, bidean makurtuta dagoen txirrindulari batekin egiten du topo. Emakume bat da. Zulatua izan du. Aitorrek laguntza eskaintzen dio. Partxeak baditu. Emakumeak onartu egiten du. Konponketan ari dela, aurpegira begiratzen dio. Begi beltzak dituen emakumea, Hanka politak ditu, badirudi pixka bat herrena dela. Haren telefonoa joka hasten da. Hartu giten du deia. Gari izeneko batekin hasten da hizketan. Elkarrizketak kezka eta ardura islatzen ditu neskarengan. Zulatua izan duela eta gizon baten laguntzarekin ari dela konpontzen esaten du, Aitorri irribarre eginez. Emakume ederra da. Konfirmatzen du herrena dela.  Konponketa bukatua du Aitorrek neskak deia bukatzen duenerako. Elkar aurkeztu egiten du. Aitor, Maite. Bakarrik doala esaten dio neskak, eta Aitorrek esaten dio bera ere bakarrik dagoela, neskalagunak utzi egin duelako, agian gehiegizko konfiantza hartuz. Neskak ondo hartzen du eta hurrengo ostiralean paraje beretik ibilalditxo bat egiteko proposamena egiten dio. Aitorrek pozik hartzen du gonbita. Hala ere, eskaini arren, neskak ez du hartu bere telefono zenbakia. Maitek agurtu egiten du, masialean musu bat emanda. Aitorren bihotza bizkortu egin da. Neska bat ezagutu berri du, eta gustuko du. Dena den, zuhur jokatu behar duela pentsatzen du. Bere bidea jarraitzen du, bere betiko zereginetara itzultzeko, ostiralera arte.

2: Jantzi iluneko gizona

LANEAN

355 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.