Iraultza zientifikoa gertatzen da zientzia arlo jakin bateko iraganeko oinarri guztiak apurtu eta oinarri guztiz berriak jartzen dituzten printzipio multzo eta teoria zientifikoa, paradigma zientifiko deitzen dena, garatu…
Agian biraketa kopernikarra bilatzen ari zinen, filosofiaren testuinguruan.
Iraultza kopernikarra edo kopernikar iraultza Nikolas Kopernikok XVI. mendean De revolutionibus orbium cœlestium lanean plazaratutako modelo heliozentrikoak eragin zuen iraultza zientifikoa da, astronomia arloan, baina garaiko munduaren ikuskera ere aldarazi zuena. Kopernikok zabaldutako ereduaren arabera, Eguzkia unibertsoaren zentroan dago, punto finko moduan, eta beste argizagi guztiek horren inguruan biratzen duten, Lurra barne, gero eta esfera zabalagoetan zehar, izarren esferara heldu arte, non izarrak puntu finkoak diren. Eredu horrek Erdi Aro osoan zehar modelo geozentrikoa ordeztu zuen, non Lurra den unibertsoa zentroa zen. Kopernikoren eredua ez da zuzena, planetek ez baitituzte orbita zirkularrak egiten, eliptikoak baizik, eta Eguzkia ez dago unibertsoaren erdian eta ez da puntu finkoa, ezta izarrak ere. Baino planetek, Lurrak barne, Eguzkiaren inguruan bira egiten dutela argudiatuz sekulako astindua eragin zuen garaiko intelektual eta zientifikoetan, astronomian ekarri zuen berrikuntzagatik baino, munduaren ikuskeran eta teologian izan zituen inplikazioengatik, Lurra, eta beraz gizakia, Jainkoaren sorkuntza moduan, ez baitzuen unibertsoaren erdigunean jartzen, kristautasunetik baieztatzen zen bezala. Esan daiteke Kopernikoren ereduak gizakia bigarren maila batean jarri zuela unibertsoan. Descartesek eta Galileok eredu heliozentriko horren alde egin zuten, eta Galileo zigortua izan zen horregatik. Kopernikoren liburuak debekatuak ere izan ziren XVII. mendean. Azkenean, Kopernikoren eredu heliozentrikoak onartzen joan zen, Isaac Newton-ek ere alde egin zuen eta Argien Mendean, XVIII. mendean alegia, guztiz onartua izan zen. Horrela, esan daiteke iraultza kopernikarrak unibertsoaren ikuskera erlijiosoa, Biblian oinarriturikoa, gainditu egin zuela, eta mundua begirada zientifiko batetik garatzen lagundu zuela.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.