Kanten filosofian, biraketa kopernikarra Immanuel Kant filosofoak (1724-1804) bere epistemologian aldezten zuen ikuspuntu berria izendatzeko erabili ohi den metafora da. Izan ere, Kopernikok Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen duela frogatzean ekarri zuen iraultza zientifikoaren parekotzat (ikus, iraultza kopernikarra) hartzen da Kanten epistemologia.
Kanten aurreko epistemologian ezagutza objektuetatik subjektuarengana doa, eta subjektuak era pasiboan jokatzen du guztiz, objektuari nagusitasuna emanez. Kantek, ordea, subjektuak berak ezagutzaren eraketan duen garrantzia nabarmentzen du, eta rol guztiz aktiboa ematen dio: ezagutza objektuetatik abiatzen bada ere, objektuak gizakiaren intuizio sentikorrera moldatzen dira.
Beraz, biraketa kopernikarrari esker eta intuizio sentikorraren bitartez, Kantek a priori judizioen existentzia justifikatzen du, objektuak ezagutu aurretik objektu horiek subjektuak objektu horien gainean jarri ditugun propietateen mendean jarri behar dela baieztatuz. Adibidez, triangelu baten tamaina edo azalera jakin aurretik, triangelua den figura, triangeluari buruz daukagun a priori judizioen mendean (triangeluaren definizioa) jarri behar dugu. Kantek esaldi hau baliatu zuen bere epistemologia azaltzeko: a priori gauzei buruz jakin dezakeguna aurretik gauza horietan jarri duguna besterik ez da.
Loturiko artikuluak
Noumenoak eta fenomenoakKant-en filosofian, noumenoa (nomenoa ere deitua) eta fenomenoa objektuen bi ikuspegi dira, ezagutzaren mugak finkatzeko baliatzen direnak. Objektuak esperientziatik edo zentzumenetatik azaltzen direnean, fenomenoak dira (antzinako grezierako φαινόμενoν hitzetik, "itxura",…
Transzendentala eta transzendentea (Kant)Immanuel Kant filosofoarentzat (1724-1804) , ezagutza transzendentala ezagutu nahi diren objektuei buruz baino, objektu horien esperientzia izan baino lehen objektu horiek ezagutuak izateko moduarekin loturiko a priori ezagutza…
Gardenki: Immanuel KantImmanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…