Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (akronimo hauekin ere ezaguna: NATO, North Atlantic Treaty Organization; OTAN, Organisation du traité de l'Atlantique nord) Europako 32 herrialdek gehi Ameriketako Estatu batuek eta Kanadak osatzen duten aliantza militarra da, haietako batek eraso militarra jasanez gero, elkarrekiko defentsa bermatzen duena. Atlantismo deitzen den korronte politikoaren agerbidea dela esan daiteke. Gerra Hotzean zehar, Sobietar Batasunak eta bere aliatuek osatu zuten Varsoviako Itunaren aurkako bloke gisa jardun zuen.
Loturiko artikuluak
Erakundea (definizioa)Erakundeak helburu jakinekin elkartutako pertsonek osatzen duten talde antolatuak dira. Definizio horri jarraiki erakundeak dira enpresak (mozkinak lortzeko helburuarekin eratuak), ikastetxeak, ospitaleak, alderdi politikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak…
Nazio Batuen Erakundea (Nazio Batuak)Nazio Batuen Erakundea, labur NBE, edo Nazio Batuak 1945ean, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gutxira, sortutako nazioarteko erakundea da, munduko herrialde guztietako herrialdeak biltzen dituen, eta bakea, segurtasuna,…
Hezkuntza erakundeaHezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren erakundeak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…