Gizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…
Agian interkulturalismoa bilatzen ari zinen.
Interkulturalitatea edo kulturartekotasuna espazio geografiko edo sozial bera partekatzen duten kultura desberdinen artean (ikus, multikulturalismoa) sortzen diren elkarrekintza eta harremanen multzoa da, kulturen artean balioak, jokabideak, ohiturak eta ikuskerak trukatuz. Interkulturalitate edo interakzio kultural horren emaitza eragiten duen faktore funtsezkoa da kultura horietako nagusi edo menderatzailea den, eta horren arabera interkulturalitatearen lau modu hauek sortuko dira: integrazioa, asimilazioa, segregazioa eta esklusioa.
Multikulturalismoa batera aipatu den kontzeptua da interkulturalitatea, baina biak bereizi behar dira: multikulturalismoak espazio berean kultura anitz elkarrekin egotea baino ez den bitartean, interkulturalitateak horien arteko harreman positiboak jasotzen ditu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.