Interesak (korrituak)


KategoriakEkonomia

Interesa edo korritua dirua maileguan hartzeagatik, beste batek denbora uzteagatik alegia, ordaindu beharreko prezioa da. Beraz, diruaren prezioa dela esan daiteke, dirua aldi baterako erabiltzeagatik. Hainbat kontsiderazio argudiatu dira interesa edo diruaren prezioa justifikatzeko: alde batetik, diruak denboran zehar balioa duela aipatzen da, alegia nahiago dugula diru kopuru bat une batean eskura edukitzea, geroago edukitzea baino; beste alde batetik, interesa utzitako dirua ez itzultzearen arriskua bereganatzeagatik mailegatzaileak jaso beharreko ordainsaria dela aipatu da, baina ordainsari hori interesa sortu baino interesa gehitu egiten duela esan behar da (ikus, arrisku-saria); ekoizpenari kapitala ekartzeagatik egin behar den ordainketa dela aipatu da. Interes-tasa edo interes-tipoa ehuneko interesengatik zenbat ordaindu behar den adierazten du: adibidez, %2ko urteko interesak, 100 euroko kapitala mailguan jasotzeagatik urtero 2 euro ordaindu beharko direla adierazten du, 100 euroko mailegu osoa ordaindu behar izateaz gainera.

Interesaren azterketa bi ikuspuntutik egin daiteke:

  • Finantza-eragiketak banaka aztertzen direnean, interesaren kalkulua da problema nagusia. Interes horren tasa edo tipoa, noizero ordaindu behar den eta abar, finantza-matematika izeneko arloaren baitan aztertzen da.
  • Ikuspuntu makroekonomikotik interesa aldagai garrantzitsua da: interes-tasa altuek jarduera ekonomikoa moteldu egiten dute, partikularrek eta enpresek nahiago dutelako kasu horietan aurreztu kontsumitu baino, finantz-entitateek ematen duten interes altua jasotzeko, eskari orokorra murriztuz horrela.

Ikus, gainera

296 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.