Interes nominala


KategoriakEnpresa

Interesak urtebetera baino aldi laburragoetan sortzen diren finantza-eragiketetan, interes tasa nominala aldi horretako interes tasa (hilabetero, bihilero, hiruhilero edo seihilerokoa) urtebetera emango lukeen interes tasa da, baina aldi bakoitzean interesa horiek aparte jartzen dituena. Finantza-matematikaren terminologian, interes tasa nominala urtean zehar sortutako interesak kapitalizatu egiten ez dituen tasa da. Adibidez, hileko interes tasa  %1 izanik,  interes nominala (urtekoa, esan gabe doa) %12 litzateke; era berean, %12ko interes nominala, hiruhileko kapitalizazioaz, hiruhileko %12/4=%3 litzateke.

Interes nominala ez dator bat urteko interes efektiboarekin. Adibidez, aurreko adibidean, hileko interes tipoa %1 bada, urteko interes efektiboa (1+0.01)^{12}-1=0.1268=\%12.68 litzateke, interesak hilero kapitalizatuz edo kapitalera bilduz. Dena den, interes nominala maiz erabiltzen den erreferentzia da, bertatik erraz eskuratzen da aldiko interesa (hilekoa, ...) eta alderantziz.

Ikus, gainera

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.