Interes erreala eta interes nominala


KategoriakEkonomia

Interes nominala inbertsio edo zor bati epemugan gehitu beharreko zenbateko totala da, maiz tasa edo portzentaje gisa adierazita. Interes erreala, berriz, interes nominala ken inflazioaren tasa eginez kalkulatzen da. Adibidez, urteko %15eko interes nominalean inbertitzen badugu, eta inflazioa %10ekoa bada, urteko interes erreala %5ekoa izango da: izan ere, 100 euro aurreztu eta inbertitu badira, 115 euro jasoko dira urtebetera, baina kontuan harturik egungo 100 euro inflazioaren eraginez datorren urteko 110 euro direla, interesak direla medio 115-110=5 euro baino ez dira irabazi, alegia, interes erreala 5 eurokoa da, 5/100=%5ekoa alegia, 15 euroko interes nominaletik 10 euro inflazioak jan dituelako.

Ikus, gainera

 

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.