Interbentzio artistikoa bi adiera desberdin dituen terminoa da:
- alde batetik, artelan batean egiten den lan, eskuhartze edo interbentzioa da, hura bukatu edo eraldatuz.
- bestetik, espazio fisiko batean, gehienetan espazio publikoan, eraldatu egiten duena, haren ikusmira aldatuz, eta denbora baterako bakarrik direnak.
Adiera batean zein bestean, interbentzio artistikoek proposatzen dutena interakzio bat da, espazio publikoaren edo oinarriko artelanaren eta interbentzioaren beraren artean, eta horrela lehengo espazioaren edo obraren interpretazio berria eskaintzen dute, ikuslearen pentsamoldeak, iritziak edo sentsazioak aldarazteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, art intervention; gaztelaniaz, intervencion atística.
Loturiko artikuluak
Ikonoklasmoa, ikonoklastak, ikonoklasiaIkonoklasta (Bizantzioko grezierazko eἴκονοκλάστης hitzetik, eikonoklastês, « irudien suntsitzailea») entitate sakratu eta pertsonaia jainkotiar eta santuen irudikapen arbuiatzen duena da. Irudikapen horien suntsiketari ikonoklasmo deritzo, eta debeku horren doktrinari…
Akuarela edo urmargoaAkuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…
Zazpigarren arteaZazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…