Integrazio-estrategia


KategoriakEnpresa

Integrazio-estrategia enpresa batek bere negozio edo sektorean hornitzaileak (atzeranzko integrazio bertikala), banatzaileak (aurreranzko integrazio bertikala) edo lehiakideak (integrazio horizontala) kontrolatu edo zuzenean bereganatzea bilatzen duen enpresa-estrategia da. Integrazio-estrategia abantailak dira, alde batetik, marjina eta errentagarritasun handiagoak lortzea ahalbidetuko duten irismen-ekonomiak eskuratzea, eta, integrazio bertikalaren kasuan, negozioari lotutako balio-katea maila handiago batean kontrolatzea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estrategia de integración.

153 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.