Inspirazioa


KategoriakLiteratura

Literaturan eta artean, inspirazioa idazleak edo artistak bere lana osatu eta garatzeko jasotzen duen indarra edo arnasa da (hortik, inspirazio edo arnas hartze hitza erabiltzea). Hain zuzen ere, terminoa mitologia grekoko musa izeneko izaki jainkotirarrekin du zerikusia. Hain zuzen, musak zientzia eta arteen babesleak ziren, artistari sortzeko ahalmena, sormena alegia, ematen ziotenak, haren belarrietan putz eginez, ideiak eta emateko. Egun, berriz, inspirazioa edo inspirazio-iturriak artistak bere lana sortzen hasteko baliatzen dituen sentsazio, sentipen, irudi, pertsonak eta gertaerak dira. Ildo horretatik inspirazioa ez da nahastu behar irudimenarekin, artistak bere baitatik lanak sortzeko ahalmenarekin alegia, biak ala biak sormenaren iturri diren arren.

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.