Inplikazioa


KategoriakFilosofia

Agian inplikazioa konpromiso edo engaiamendu gisa bilatzen ari zinen.

Inplikazioa edo ondorioztatzea A gertaerak B gertaera dakarrela dioen baieztapena da. Logikan aztertzen den baldintzazko edo kondizionala ez bezala, inplikazioak zerbait azaltzen du errealitateari buruz, bi gertaerak batera gertatzen direla alegia, eta beraz semantikoki, esanahi errealari buruz alegia, egia edo faltsua den azter daiteke errealitatetik bertatik (baldintzazkoan ez bezala, non ondorioa erabat faltsua izan daiteke semantikoki edo errealitatean, arrazonamendu logikoa egiazkoa izan arren, premisa eta ondorioen egia-balioak harturik). Dena den, bereizi egin behar dira inplikazioa eta kausa-efektu erlazioa, kausa efektu erlazioa dagoenean bi gertaeren artean, inplikazioa ere badago bien artean; baino inplikazioak ez dakar ezinbestean kausa-efektu erlazio bat (ikus, post hoc ergo proper hoc): Enekok suspenditu zuen lehen azterketa Kepa irakaslearekin egin bazuen, Kepa irakasle izatearen eta Enekok suspenditzearen artean badago inplikazio bat, baina Enekok ez zuen suspenditu Kepa irakaslea delako, Kepa ez da Eneko suspenditzearen kausa.

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.