Agian, ideien innatismoa, Descartesen filosofian, bilatzen ari zine.
Innatismoa eta natibismo psikologikoa jaiotzetik adimenean kontzeptu, ideia eta trebetasun batzuk txertaturik ditugula baieztatzen duten teoria filosofiko eta psikologikoak dira, tabula rasa kontzeptuaren aurkakoak. Innatismo izena bereziki jaiotzetikako ezagutzari buruzko teoria filosofikoetarako erabiltzen da, bereziki Platon eta Descartesen eskutik; hain zuzen, Platonentzat innatismoa anamnesi izeneko prozesuaren bitartez gertatzen da, zeinaren arabera jakitea funtsea gure adimenean txertaturik ditugun ideiak gogoratzea den. Natibismo psikologikoa terminoa berriz, psikologian erabiltzen da, eta bereziki hizkuntzari aplikatzen zaio, hizkuntzaren oinarriak jaiotzetik ditugula baieztatuz. Innatismoaren eta natibismoaren aurkakoak, eta beraz tabula rasa kontzeptuaren aldekoak, dira enpiristak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ezagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutzaEzagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutza hezkuntza arloan bereizi ohi diren bi ezagutza mota desberdin dira, bataren edo bestearen alde eginda irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta garatu beharreko hezkuntza-paradigma eragiten dituztenak. Ezagutza…
Tabula rasa (definizioa)Epistemologian, tabula rasa (latinetik mailegatuta, euskaraz literalki "mahai garbia") gizakiak ezagutzarik gabe jaio (eta beraz mahai garbi bat bezalakoxeak direla), subjektuak ezagutza guztiak bizitzan zehar eratzen direla eta…
NatibismoaAgian natibismo psikologikoa bilatzen ari zinen. Natibismoa herria eta nazioa bertakoek, alegia nazioko lurraldeko jatorrikoak diren gizabanakoek, osatzen dutela eta beraz kanpokoa, kanpotik etorritakoa komunitate nazionaletik baztertu egiten…