Enpresa filialak enpresa nagusi baten esku dauden enpresak dira, zuzeneko kontrolpean, jabetzaren bitartez edo kapital-partaidetza handi edo erabatekoarekin, enpresa nagusi harekin batera enpresa-talde izenekoa osatuz. Ikus, gainera Enpresa…

Inkrementalismoa erabakiak hartu eta politikak eta ekintzak gauzatzeko modu berezi bat da, erabakiak eta ekintzak urratsez urrats zehaztu eta burutu egiten dituena, aldi bakoitzean horien efektua neurtuz eta horren arabera erabaki eta ekintza egokiagoak hartuz. Egoera edo arazo baten analisi zehatza egin ordez, ematen ari diren soluzioetatik abiatzen da, inguruabarretara egokituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, incrementalism; gaztelaniaz, incrementalismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.